Blues, gorriz


Jaialdia patrozinatzen zuen markaz paso egin eta plastikozko edalontzi kaxkarretan zerbitzatutako garagardoa edaten genbiltzan. Jende andana zegoen, Tenesse, Oklahoma edo New Orleans izeneko urrutiko herriren batetik etorritako izen arrotzeko musikariak ikustera hurbilduak.
Kamiseta beltzak ikusi nituen, tiranteak, betaurreko ilunak eta puntadun botak, baina baita txandalak, alkandora arrosak edo pintzadun galtzak ere. Gitarra jotzeko imintzioak egiten zituzten batzuek, besteek begiratu, zigarroak bildu eta entzun, eta gainontzekoek egon, dohainik baitzen. Baina bizkarrean genuen bikote bat dantzara animatu zen: Bluesa entzutera gorriz jantzita etorri zen neska eta kapela beltzeko mutila. Argazkia beraiek eskaini zidaten. Nahi gabe. Edo ez.

 

Uztailaren 15an Oarso-Bidasoan argitaratzen den Boga astekarian argitaratua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude