Blog bat duzu? Adi ‘Tratu Berdintasunaren Legearekin’!

bloga egizuEspainiako Gobernuak “Tratu Berdintasunaren Legea” izeneko aurreproiektua onartu du. “Eta niri zer?”, pentsatuko duzu. Ba adi, lege aurreproiektu honek egundoko ukabilkada emango baitio adierazpen askatasunari.

Blog baten egile bazara, jakin ezazu iruzkinen moderazioan ezingo duzula nolanahi jokatu. Zure blogeko iruzkinak moderatu egiten badituzu eta horretarako zeure irizpidea “jaiotza, arraza edo etnia, sexu, erlijio, ideia edo sinesmen, adin, minusbaliotasun, sexu orientazio edo identitate, gaixotasun, hizkuntza edota bestelako izaera edo egoera pertsonal edo sozialeko” arrazoietan  oinarritzen bada (legearen 2. artikulua), isun ederra jar diezazukete, 10.001 eta 60.000 euro bitartekoa!

Esate baterako, zeure bloga euskaraz idatzia bada eta euskarazko iruzkinak soilik onartzen badituzu, legearen 2. artikuluaren arabera, ezingo duzu txineraz edo finlandieraz idatzitako iruzkinik kendu, hori diskriminazioa bailitzake. Beraz, edozein hizkuntzatan idatzitako iruzkinak onartu beharko dituzu, nahiz eta ulergaitzak izan. Ondorioz, isuna ere jaso zenezake emakumeen aurkako tratu txarren apologia egiten duten iruzkinak onartzeagatik, nahiz eta iruzkin horiek ulertzen ez duzu hizkuntza batean idatzita egon. Guztiz zentzugabea.

Era berean, Realari buruzko blog bat baduzu eta egunero Reala munduko futbol talderik txarrena dela dioen Athletikeko burruntzi bat badago, ezingo dizkiozu iruzkinak ezabatu iritzi diskriminazioan eroriko zinatekeelako.

Modu horretan, blog baten jabeari “bere etxeko” iruzkinen moderazioari buruzko eskubide guztiak kentzen zaizkio. Besteen berdintasuna eta ez-diskriminazioa bermatzearren, norberaren askatasunen aurka joan beharko gara. Guztiz zentzugabea.

Baina ez hori bakarrik. Iritzi edota hizkuntza dela eta inor diskriminatzen ez baduzu, legearen 5. Artikuluaren aurka joango zinateke “zeharkako diskriminazioarengatik”. Nola da posible hori? Oso erraza: “Itxuraz jarrera, irizpide edota jardute neutro jakin batek pertsona bati edo gehiagori besteekiko desabantaila jakina sor diezaiokeelako”. Hau da, diskriminatu beharko duzu ez diskriminatzeko. Kontraesan hutsa. Adibidez, zeure blogeko iruzkin guztiak euskaraz idatzita badaude euskararen erabilera bultzatzea delako blogaren helburua, isuna jar diezazukete blogeko moderazio arauetan beste hizkuntzen erabilera ez bultzatzeagatik.

Gainera, zure bloga itxi edota edukiak blokea ditzakete “diskriminazioaren biktimaren eskubideak babestearren”.

Zer da ba lege hau azkenean batean? Edonoren adierazpen askatasunaren aurka joateko arma indartsua, Sinde Lege famatua baino askoz ere okerragoa. Modu honetan, blogak eta webguneak ixtea askoz ere errazagoa izango zaio Espainiako Gobernuari.

Txalo bero bat Leire Pajín eta bere taldearentzat. Mila esker diskriminazioaren aurka egiten ari zareten borroka sutsu honengatik. Munduko blogari eta kazetari guztiok bihotzez eskertzen dizuegu zuen lan gogorra. Segi aurrera!

 

adierazpen askatasuna, blogak, Internet
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

4 pentsamendu “Blog bat duzu? Adi ‘Tratu Berdintasunaren Legearekin’!”-ri buruz

  • Gari Garaialde 2011-06-03 10:05

    Nere blogean iruzkin aukera ezabatzea pentsatzen hasia naiz… baina horrek ez al nau zerbait esan nahi dutenak diskriminatzera eramango?

  • Xan Harriague 2011-06-03 10:38

    I like it! Zenbat kobratzen dute horrelako legeetan denbora galtzeko? Mesedez ez diskriminatu.

  • Ibai Mendinueta 2011-06-03 14:18

    Liburu bat rejistratzera zoazelarik, Donostian bertan, kultura sailera,
    ez daukazu euskeraz egiterik, gazteleraz mintzatzera behartua zera,
    ematen diozu bertako langileari liburua rejistra dezan,
    eta behartu nahi zaitu laburpen bat egin diezaiozun, gaztelera hutsean,
    aitzaki jarririk, eztala dirurik, itzultzailerik ordaintzeko, espainia zabalean,
    zer esanik ez frantzian,
    aldiz zentsurarako bada bai dirurik, eta gogorik.
    (nik hau esan nion kultura saileko erdaldunari: inglesez egingo niola laburpentxo hori, egongo zala ta, Madrid inguruetan, inglesez jakingo zunik. Berak ezetz erantzun zidan, gaztelera hutsean behar zula izan)
    To, diskriminazioa.

  • karrikalari 2011-06-04 01:38

    nazkagarriak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude