Black 47 eta gaelikoa

Black 47 eta gaelikoa –

Filmineko harpidetza egin nuen “Filmin euskaraz” kanala sortu zutenean, baina aitortu behar dut film eta serie gehienak erdaraz ikusi ditudala, eskaintza handiagoa delako.

Horien artean, niretako ustekabea izan da Black 47 filma. Irlandako gatazkari buruzko filma da, XIX. mendeko gosetean girotua. Berez mendeku baten istorioa da, baina, zeharka, beste gai asko ere agertzen dira: klase zapalkuntza, zapalkuntza inperialista… eta gaelikoaren ordezte prozesua. Uste dut gaelikoaren afera ez dudala inoiz ikusi Irlandari buruzko filmetan. Ba hemen agertzen dira gaelikodun elebakarrak, elebidunak, ingelesdun elebakarrak, gaelikoa pobreen hizkuntza, ingelesa boteredunen hizkuntza, gaelikoa konplizitate hizkuntza, eta abar.

Aukera baduzue, ez galdu! Harribitxi bat.

Black 47 eta gaelikoa

Zer duzu buruan “Black 47 eta gaelikoa”-ri buruz

  • Gaur egun ezinezkoa litzateke holako film bat egitea euskararen ordezteari buruz erakundeen dirulaguntzekin.