Bizkaiko dantza taldeen oholtza bihurtu da Bilboko Euskal Museoa

Bizkaiko dantza taldeen oholtza bihurtu da Bilboko Euskal Museoa –

Dantzan ataritik jasoa.

Bizkaiko dantza taldeen oholtza bihurtu da Bilboko Euskal Museoa
Zerutxu dantza taldea. Argazkia: Olaiz AgirrebeƱa.

Bizkaiko hainbat dantza talderen emanaldiei lekua egin die Bilboko Euskal Museoak. Euskal dantzak izenburupeanĀ dantza taldeak emanaldiak eskaintzen ari dira Euskal Museoko klaustroan iraileko eta urriko asteburuetan. Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak osatu du dantza programa hau eta Beti Jai Alai (Bilbo), Gaztedi (Bilbo), Salbatzaile (Bilbo), Goialde (Erandio), Zerutxu (Markina-Xemein), Alkartasuna (Bermeo), Mikel Deuna (Iurreta) eta Urdaibai (Forua) taldeak dira parte hartzaileak.

Irailean hiru ekitaldi izan dira, Beti Jai Alai, Gaztedi eta Mikel Deuna taldeek eskaini dituzte saioak. Hemen dituzue datozen asteetako taldeak eta hitzorduak:

  • Urriak 3, larunbata: Zerutxu
  • Urriak 4, igandea: Beti Jai Alai
  • Urriak 10, larunbata: Goialde
  • Urriak 11, igandea: Gaztedi
  • Urriak 17, larunbata: Salbatzaile

Saio guztiak 13:00etan dira eta Unamuno Plazatik sartu behar da. Doakoak dira, baina sarrerak aldez aurretik eskatu beharko dira Euskal Museoaren webgunean. Covid-19ak eragindako egungo osasun-araudiaren ondorioz, erakustaldi bakoitzeko gehienezko edukiera 60 pertsonakoa da.

Bizkaiko dantza taldeen oholtza bihurtu da Bilboko Euskal Museoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.