Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren bigarren finalerdia, Amorebieta-Etxanon

Hona hemen sei bertsolariak, banan bana

Iratxe Ibarra (Markina Xemein, 1975). Euskal Filologian lizentziatua, euskara teknikari dabil orain. Bizkaiko Txapelketako finalean bertsotan aritu izan da eta Txapelketa Nagusian lau bider parte hartu du.

Arkaitz Estiballes (Galdakao, 1977). Euskal Filologia ikasi zuen ere eta bertsolari irakaslea da. 2000. urtetik finalista izan da Bizkaiko Txapelketan.

Miren Amuriza (Berriz, 1990). Eskolarteko Euskal Herriko txapela jantzi zuen 2008an eta iaz Txapelketa Nagusian finalaurrekoetara iritsi zen. Durangaldeko txapelketa irabazi du aurten.

Ibon Ajuria (Gernika-Lumo, 1977). Ingeles eta Alemaniar Filologia ikasi egin du. Garriko bertso eskolan hasi zen eta gaur egun Gernikako eta Santutxuko bertso eskoletan ere badabil.

Gorka Lazkano (Berriz, 1980). Irakaskuntzan dihardu. 2008ko Durangaldeko Txapelketa irabazi zuen eta aurten txapeldunorde izan da. Bizkaiko Txapelketari dagokionean, 2004an eta 2006an finalerdietara iritsi zen.

Xabat Galletebeitia (Lekeitio 1986). Bigarrenez ari da parte hartzen txapelketan.

Saioa Zelaieta zentroan izango da eta bertsolariak zortziko handian zein txikian eta hamarreko txikian abestu ondoren, puntuari erantzun beharko diote eta bukatzeko, kartzelako gaiari egin beharko diote aurre. Maite Berriozabal izango da gai jartzailea.

Miren Amuriza bertsolari bizkaitarra

Irudia | Miren Amuriza bertsolari bizkaitarra | Galder Izagirre-Gaztezulo | Creative Commons By SA

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.