Bizilabe festa azaroaren 16an, Zientziaren Astearekin bat eginaz

Bizilabe festa azaroaren 16an, Zientziaren Astearekin bat eginaz –

Bizilabe festa azaroaren 16an, Zientziaren Astearekin bat eginazUrtean zehar 12 eta 17 urte bitarteko gazteek, ikerketa, zientzia eta teknologiako jarduerak burutzen dituzte Bizilabeko tailerretan, eta emaitza hori erakutsiko dute publikoan Bizilabe festan.

Tailer horiek aisialdiko eskaintza osatu eta gazteak zientzian eta ikerketan murgiltzeko egiten dira, ikertzaile eta profesionalen gidaritzapean. Azaroaren 16an, gazteek lanak erakusteaz gain, beste zenbait jarduera ere izango dira Bizilabe festan, hala nola, gazteentzako tailerrak, musika, eta gazteek prestatutako ‘Elektroien dantza’ zientzia-ikuskizuna.

EGUNA: 2018ko azaroak 16

ORDUTEGIA: 18:00-20:30 h

NON: Deustuko Udaltegiko Areto Nagusia (Bizilabe gunea). Agirre lehendakaria, 42

Sarrera DOAN da. Zatoz gurekin!

 

Bizilabek bat egiten du 2018ko Zientzia Astearekin!

Bizilabe festa azaroaren 16an, Zientziaren Astearekin bat eginaz

Bilbo, bizilabe, Deustua, festa, gazteak, zientzia, Zientzia Astea

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude