“Bilbao Bizkaia D-week” saioa Bilboko Bizilaben!

“Bilbao Bizkaia D-week” saioa Bilboko Bizilaben –

“Bilbao Bizkaia D-week” saioa Bilboko Bizilaben

Diseinu astearekin bat eginez, azaroaren 15ean, ostirala, 18:00-20:00, “Argien marrazkilari Bilboko Bizilaben”, lightpainting tailerra egingo da. Argazki-kamera eta argiaren bidez marrazki ikusgarriak egiteko tailerra izango da.

Bilboko Bizilabek bat egingo du datorren azaroaren 14tik 21era ospatuko den ‘Bilbao Bizkaia D-week‘ diseinuaren astearekin. Hain zuzen, diseinuak eta zientzia eta teknologiak bat egingo dute “Argien marrazkilari Bilboko Bizilaben” izeneko lightpainting tailerrean.

Bi orduko tailer honetan, 12 urtetik aurrerakoek (haur zein helduek) lagunartean zein familian, argia eta argazki-kameren bidez irudi eta animazio ikusgarriak sortzeko aukera izango dute. Horretarako, noski, lehenik eta behin honen atzean dagoen oinarri zientifikoa ezagutuko dute.

  • NOIZ: azaroak 15, ostirala, 18:00-20:00
  • NON: Deustuko Udalgunea, Areto Nagusia, Agirre Lehendakaria, 42
  • ADINA: 12 urtetik aurrea. Bakarrik edo lagunekin/senideekin etor zaitezke.
  • DOAN izango da saioa, baina aurrez izena eman behar da, formulario hau osatuta.

Eman izena! Plaza mugatuak!

“Bilbao Bizkaia D-week” saioa Bilboko Bizilaben!

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.