[Bideoa] Baserriko Uzta Arbonan: Mikel Urdangarin

Mikel Urdangarin Baserriko Uzta Arbonan – [BIDEOA] Baserriko Uzta Arbonan: Mikel Urdangarin

Baserriko Uztak uztailean eman zuen azken uzta, ozta-ozta (Tourra eta Baionako jaiak medio) Arbonan bildu ginenean, sendabelarrak erein eta biltzen dituen Jokin izeneko eta Zaldunbide abizeneko intxixu baten etxaldean. Bertan elkartu ginen ehun lagun baino gehiago, tokiko ekoizleez ikasi, tokiko produktuez gozatu eta tokiko musika entzuteko.

Kontzertu intimoa eskaini zuen Urdangarinek: gitarra, bera eta publikoa. Tenperatura goxoan, eta hubildu ziren lagunek primerako ardoa edaten zuten bitartean, hamaika kanta jo zituen zornotzarrak. Bideo honek ederki islatzen du pasa den ikasturteko azken uzta hartan bizitakoa.

Baina EH Kolektiboak, agroekologiaren bidean lanean dabiltzan nekazari eta abeltzainek, martxan dihardute; eta lan egiten duenak uzta jasotzen duenez, jakin hemen ez dela ezer amaitu. Ikasturte honetan ere izango ditugu Baserriko Uzta gehiago, eta astean zehar emango ditugu hurrengo emanaldien inguruko xehetasunak.

Baserriak, agroekologiak, elikadura burujabetzak, musikak eta euskarak topo egiten duten bidegurutzean ikusiko dugu laster elkar!

Baserriko Uzta Arbonan

[BIDEOA] Baserriko Uzta Arbonan: Mikel Urdangarin

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.