Biba zuek! Azkue fundazioa eta waka waka

2.0 aroan bizi gara, eta gure webgune instituzionalak 75.000 €ko aurrekontua izan dezake. Boteprontoan.
Fundazio bat montatu dezakegu, subentzioekin gura duguna egiteko, eta diru publikotik dirutza bat jaso dezakegu, eta bestetik ere bai.

Bizkaiko diputazioak 900.000 € ematen dizkio Azkue fundazioari. (Begiratu diru laguntza guztiak, eta azken azken lerroan agertuko zaizue Azkue fundazioa, bederatzirehun mila euro, txo!) Y aqui no pasa nada.

Eta euskararen aldeko lana, eta sarea jostea eta guzti hori… oso oso garrantzitsua da. Jode.. hain da garrantzitsua ze, webgune ezin kutreago baten 75.000 euro gastatu dituzten. Hori bai… laguntza bidez jasoa dena.

 

  • 2010/04/19 Xedea:  Diseño, desarrollo, implantación y puesta en marcha de la nueva Web 2.0. de AZKUE fundazioa. Procedimiento de adjudicación: negociado (contrato no sujeto a regulación armonizada; nivel 3, conforme a lo previsto en las Instrucciones Internas de Contratación de AZKUE FUNDAZIOA). Presupuesto de licitación (IVA excluido):  75.000 €.

Eta euskararen egunaren bezperetan, sekulakoa montatzen dute, zer eta Shakiraren kontzerturako sarrerak zozketatzen. 

Mzg3OQ==

Euskararen alde, Shakira!

Argazkikoak: Miren Dobaran , Carolina Unamunzaga, Roland Isoird , Imanol Negro, Alain Lago Areitioaurtena eta Rodrigo Gartzia Azurmendi.

Eta orain ez hasi guztiok, google bilaketarik egiten. Ez saiatu Sabin Etxea eta Euskararen etxearen arteko loturarik egiten. Ez, hori demagogikoa litzateke eta. Argazkia gainera, ziur Josune Ariztondo berak atera ziela eta.

Martxa honetan, berbalagunek Julio Iglesias gonbidatu beharko dute, Korrikaren kanta Lady Gagak egin beharko du, Bizkaiko bertsolari txapelketarako…hautagaiak prestatzen joan beharko dugu. Ia zeinek botatzen duen astokeriarik handiena!

Baina hori bai, guzti hau diru publikoarekin, euskararen alde, eta demokraziaren izenean… eta ez dadila euskaltzale zorritsurik etorri guri esplikazioak eskatzera.

Euskalgintza osoak gainera, isilik behar du egon. Euskarazko subentzioetatik bizi diren elkarte eta enpresek, Shakiraren alde egon beharko lukete. Eta Kontseiluak BECeko areto bat erabiltzearren 80.000 € ordaindu behar izan zituen…

Hau ulertuko duen amaren semerik ez dago. 

Ez dezagun konposturarik gal, lagunok. Ez uxatu atzoko mamurik. Segi ETB kritikatzen, Goenkale ikusten eta Labayruko bizkaiera kurtsoetara joaten. Beste guztia kontua da… waka waka.

Irudia | Shakira euskararen alde! | Azkue fundazioa | Creative Commons By SA
azkue, bibazuek, Bizkaia, EAJ, euskara, Kultura
Patxi Gaztelumendi

kazetaria | eduki sortzailea| blogaria agit/prop 2.0 gaztelumendi.eus

20 pentsamendu “Biba zuek! Azkue fundazioa eta waka waka”-ri buruz

  • Azkue fundizinoia!
    Ai, Resurrekzionmariak burue altxako baleu…
    900.000 €urotxuaz zeozertxu ein leike ba!

  • Neuk Sustatun idatzi neban hau lehengoan, eta inork erantzun ez:

    “Azkue fundazinoak fundamentuzko hazkurea emoten deust! Motiboak:

    1) “Jose Luis Bilbao Bizkaiko Ahaldun Nagusiak Bizkaiko gizarteari…”, “Bizkaiko eta Euskadiko…”, “Bizkaiko Lurralde Historikoko…”… Bizkaia berbeagaz agoa betetu eta gero bizkaieraz berba erdirik be ez da agiri euren sarean! Zertarako egin dabe bizkaierazko Xuxen, eurek be ez badabe erabiliko? Zeinek jagon behar dau bizkaierea sarean, bizkaitarron diruz egindako txiringito honek ez badau horrelakorik egiten!?

    2) Gunea barritu egin dabe, “guztiz” ganera! Urtebete baino ez dau euki eta! Lehenengoa pentsau ebana luzidu zan! Datorren urtean be atzera barritu egin beharko da ala? Zeri buruz gabiz, webgune bat ala etxeko zapatilak?

    3) Mesedez, batua inpertsonal edar horretan berba egin gura “bada” Azkue fundazinoak, sikira zuzendu betiko erdarakadak eta joan dan milurteko idazkereak, ala zuzentzailea pagetako ez “da” euki dirurik Azkue Fundazinoak?
    – “mota ezberdineko hezkuntza-jarduera multimediak sortzeko balio duena”
    – “liburu eta produktu guzti horien fitxak eta informazioa sarean ere egongo dira”
    – “gehien gustoko duzuen produktuari botoa emateko aukera ere emango da”

    Ea abizenetik gitxiago eta izenetik gehiago hartzen deutsazuen Azkueri, pena itzela baita Bizkaian hain beharrezkoak eta baliagarriak izan leitekezan tresnak horren txarto erabiltzea!”

  • Azkuek burua altzatuko balu, aise emango lieke bere hiztegiaz buruan inkopetente akonplejatu horiei.

  • Ze arazo Goenkale eta Labayrurekin?

  • Patxi Gaztelumendi

    @Felix
    Arazoa? Bapez, euskaraz bizitzeko moduak dira, normalizatuak gainera.
    Eitb kritikatzen egotearekin bez.
    Ilargiari begira gaude, ez geratu atzamar txikiagaz.

  • Honetan (ere) Punky Gaztelumendirekin erabat ados nago!

  • Tira, ezen ez Goenkale, ez Labayru, nik dakidala behintzat, ez dira diru-laguntza publikoz bizi.

  • Patxi Gaztelumendi

    Hori da Felix.
    Gogoan dut, zelan gure seriea grabatzeko, bonoak saltzen ibiltzen ginen Korrikan.
    Eta bertso afariak montatzen genituen Bogan.

    Garai berean, Bizkaiko elizetan, Labayrukoek zepilloa pasatu, eta bizkaierazko proiektuetarako gogoa batzen ibiltzen ziren…

    Labayruren izerdi hotza, Goenkaleren morrontza!

    Gauza ba da barre egitea, eta beste bat leloa izatea.

    Hemen dena da SUBentzionatua, dena SUBordinatua den bezala.

    Jose Mari Lasa gogoratzen dudan bakoitzean….
    Maria Luisak, euskagintzaren infernutik.

  • Goenkale eta Labayru direla eta ez direla, faltan sumatzen ditut, Labayru bezala, diru-laguntzak jasotzen dituzten euskararen arloko beste erakunde batzuen izenak, hala nola, Uzei, edo Elhuyar.
    Zergatik ez aipatu denak?

  • Patxi Gaztelumendi

    Post honetan, Bizkaiko laguntza batzuen datuak ageri dira.
    Subentzioak behar diren eta zertarako, nik ez dut dudan jarriko. Behar dituzte subentzioak hedabideek, nekazariek, soldatarik gabekoek… eta baita bankuek ere, aspaldi honetan.

    Datuak dituenak, jarri ditzala sarean, denon ikusgai. Transparentziarekin, guztiok funtzionatuko genukelako hobeto.

    Baina jasotzen duenak, subentzioa, beste edozer jasotzeko ere prest egon beharko du, ezta? -Laudorioak, sariak, egurra, kritika, inbidia sorta…-

  • Bizkaiko kultur politika ofiziala negargarria da, salbuespenak salbuespen. Adibidez, euskararen eguna dela eta, atzo entzun nuen Getxoko alkatea ez-dakit-zenbat ekimen antolatu dituztela Bizkaian horren bueltan. Eta urteko beste egun guztietan?

    Eta subentzioen kontura. Konplejuak alde batera utzi behar ditugu. Kultura mendebaldeko ia herri guztietan subentzionatuta dago, eta Frantzian zer esanik ez. Gurea ere zergatik ez?

    Hori bai, politikoek ematen duten diru hori sarritan txantaje moduan erabiltzen dute. Eta ez litzateke horrela izan behar. Hori eta hori eginez gero, badakizu datorren urtean eskean ibili behar duzu.

    Soluzioa? Autogestioa handitzea baina erakundeei gure zergetatik ateratzen duenari muzin egin barik. Morrontza apurtu baina dirulaguntzei uko egin barik. Posible ote?

  • Horrekin ados.
    Denak dira kritikagarriak, bakoitzak dituen irizpideen eta lehentasunen arabera.
    Hala ere, izenak emanda goitik eta behetik kritikatzen hasi aurretik, nik uste kontua dela oinarrizkoena jakitea. Kontua da jakitea nor dagoen kaka hauen atzean:

    http://www.azkuefundazioa.org/web/azkue-fundazioa/prentsa-aretoa/berriak/xehetasuna/-/journal_content/56_INSTANCE_7bOD/29681/128644

    http://www.pixkabatesmucho.com/

  • Patxi Gaztelumendi

    http://www.azkuefundazioa.org/azkue-fundazioa/patronatoa

    Gaur, kausalitatea!, ez dago orrialde hori ikusterik.
    Neuk, aipatzen dituen mezu horretako orrialdeak… nora darama? Katxeko irudirik bai?

    Azkue gardenago baten alde nago ni ere.
    Sareko lana josteko tresnak eta jendea behar da, ados.
    Sarean lan asko eta txukuna egin behar dugu euskaraz, eta horretan ari da makina bat jende… aspalditxoan.

    Eta jarraitu beharko da lan hori egiten. Ahalik eta baldintza onenetan, gainera, ahal bada. Baina guztiok. Ez soilik alderdikeriei lotutako ekimenetan.

    Pentsa berdina egiten hasiko balitz Patxi Lopezen gobernua, sekulakoak eta bi esango lituzkete Josune Ariztondoren sutondoan daudenek.

    Eta euskarak, hori baino gehiago behar du. Egurra behar du suak, baina epelerako… berotzeko. Giro ona sortzeko… ez bertan kiskaltzeko.

  • Labayruko finantziazioaz (diruaren jatorriaz, azken 35 urteotan diruarekin egindako lanaz, argitaratutako lan-sortaz…) serioski hitz egin nahi bada, egingo dugu: bertan izan nintzen ikasle eta jarraipen hurbila egin dut nik neuk azken 25 urteotan. Baina gaia serioski landuko bada, ez bestela.

  • Patxi Gaztelumendi

    Aurrera Felix, gura dozunean.
    Entzuteko -eta irakurtzeko- gaude gu.

  • Zer esan nahi du horrek…jakin gabe hitz egin duzula? Tira, Larrabetzu eta Derio artean ez dago hainbesterainoko distantzarik. Zoaz bisitan egun batez.

  • “Neuk, aipatzen dituen mezu horretako orrialdeak… nora darama? Katxeko irudirik bai?”

    Bai, bai, oso ondo ikusten dira irudiak, aldundia, Bilboko Udala… Bai, baina nik uste hori ez dala kontua.

    Kontua da nork egiten dituen azken batean “lantxo” horiek, nork hartzen dituen diruz ondo hornitutako adjudikazio gozo horiek, azpikontratatutako enpresak, alegia

    Ala ez?

  • ez labayruk, ez pausokak, behintzat… nork sortuko duen azkue fundazioaren orrialde berria nik ez dakit, baina aurreko biek ez dut uste…

  • Patxi Gaztelumendi

    […] baten, gauerdian facebooken argazki hau ikusi ostean, hau idaztea otu zitzaidan. Eta jendeak umorez ere, hartu […]

  • Patxi Gaztelumendi

    […] hala nola azkenaldi honetan Azkue Fundazioak sustatu dituen zenbait ekitaldiri buruz. Baina Patxi Gaztelumendik ZuZeun eta Sustatuk gaia plazaratu duenez ez naiz atzean geldituko, […]

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude