“Biba Hasier!”

“Biba Hasier!” ekimena –

"Biba Hasier!" ekimena.

Martxoaren 29an urtea beteko da Hasier Etxeberria kazetari eta idazle elgoibartarra hil zela eta Elgoibarko Izarrak hiru jarduera antolatu Etxeberriaren oroimenean. Hasteko, Begia zulotik izeneko erakusketa egingo dute, gaurtik martxoaren 28ra bitartean.

“Urtea pasa da Hasierrek agur esan zigunetik, baina elgoibartarrok ez dugu ahaztu. Eta, gainera, ez dugu ahaztu nahi. Horregatik antolatu dugu Biba Hasier! azaldu dute ekimena antolatu duen Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneko arduradunek. Hiru ekintza izango dituen programa prestatu du Elgoibarko Izarrak Elgoibarko Udaleko Kultura Sailaren eta Etxepe enpresaren laguntzarekin.

.

«Begia zulotik» erakusketa

Begia zulotik erakusketa izango da lehen ekintza. Hasier Etxeberriaren testuekin lagunduta, Aitor Etxeberria, Edu Arrillaga eta Joxe Ramon Elortzaren lanak jarriko dituzte Kultur Etxeko erakusketa gelan, gaurtik martxoaren 28ra bitartean. 19:00etan izango da inaugurazio ekitaldia, gaur.

.

Gehigarria BARRENen

BARREN astekarian gehigarri berezia argitaratu dugu gaurko alean, 1069. zenbakian -PDF-. Hasierren etxekoekin eta ingurukoekin egon gara gure erkidea nolakoa zen eta zer egin zuen hobeto jakiteko.

.

«Biba Hasier!» ekitaldia

Eta hirugarren jarduera, Biba_Hasier! ekitaldia izango da, martxoaren 21ean, Musika Eskolako auditoriumean, 19:30ean hasita. Besteak beste, honako gonbidatuak izango ditu ekitaldiak: Mikel Hernandez Abaituaren gogoeta; Joxerra Gartzia eta Oier Aranzabalen arteko elkarrizketa; Urruzuno Literatur Taldekoen irakurraldiak; Iban Urizar eta Aitor Nova musikariak.

“Biba Hasier!” ekimena
Biba Hasier!, Elgoibar, elgoibarko izarra, Hasier Etxeberria, omenaldia
Salabardoa

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen ditut, gure interesekoak direlakoan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude