Bertsomovieda 2016: Bost ajola

Bertsomovieda 2016: Bost ajola

[youtube id=”oLOiFhk9Atg” mode=”normal” autoplay=”yes” parameters=”oLOiFhk9Atg”]
Bost ajola zitzaigun mugikorrarekin egindako bideoa ala kameralari profesionalek grabatutako bideoa bidaltzen z(eni)guten; zuen bertsoak ala Lazkao Txikirenak… honela abiatu ginen orain bost urte. Urtetik urtera harritzen gaituzte (edo gaituzue) jasotako bideo estilo berriek, eta aurten ere ziur horrela izango dela.

Bertsomovieda 2016: Bost ajolaZer den ez dakizula? Lasai, xinplea da eta: bertsoren bat ageri den bideo bat, gutxienez 7 segundokoa, grabatu, internetera igo, eta guri horren berri ematean datza lehiaketa. Edozein bertsok balio du, nork berea ala besteena, eta sariak mota guztietakoak dira, gazteenentzat bi sari, eta helduentzat beste bi. Horietaz gainera, publikoaren sari potolo bat, eta bertso onenak dituen bertsomoviarentzat ere sari berezi bat; guztira 2500€ saritan.

Ez dago inongo mugarik: mundu osora zabaldutako lehiaketa da, edonork har dezake parte, taldeka ala bakarka… gutxienez bertso bat eta bideo bat uztartzea da ezinbesteko baldintza bakarra. Sariak honakoak dira:

Gazteentzat:

300€ bertsomovie onenari

150€ko aipamen berezia

.

Helduentzat:

1000€ko lehen saria

300€ko aipamen berezia

.

Ikusleen saria 500€

Bertsorik onenak dituen bertsomovieari 250€

.

Gozatzeko lehiaketa bat antolatu dugunez, bideoak bertsomovieda.com webgunean ikusgai egongo dira epea ixten denetik, eta gogokoena bozkatzeko aukera ere izango da. Apirilaren 10a da lanak aurkezteko azken eguna, eta 15etik 22ra bitartean lanak bozkagai egongo dira webgunean.

Antolakuntzatik parte hartzera animatu nahi dugu mundu guztia. Eta biziki eskertuko dizuegu zuen hedabide eta erakundeetan zabalkundea emanez zuen hondar aletxoa jartzea. Eskerrik asko aldez aurretik.

Bertsomovieda 2016: Bost ajola