Bertsolari Txapelketako agurrak

BertsolaritzaBeste hainbat txapelketetako beste hainbat bertso bezala, hauxe geratuko da markatua txapelketa honetatik? Batek daki, badaezpada ere, hauxe transkripzioa:

 

Gogoratzen naiz lehengo amonen

zapi gaineko gobaraz

gogoratzen naiz lehengo amonaz

gaurko amaz ta alabaz

Joxei ta zuei mila zorion

miresmenaren zirraraz

ta amaituko dut txapel zati bat

zuek guztiontzat lagaz

gure bidea ez da erreza

bete legez juizioz trabaz

Euskal Herriko lau ertzetara

itzuliko gara gabaz

eta hemen bildu dan indarraz,

grinaz eta poz taupadaz

herri hau sortzen segi dezagun

euskaratik ta euskaraz

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.