Berri txarra

Berri txarra –

Berri txarra

Berri Txarrak talde lekunberriarrak MTVn parte hartzea ez da berri ona izan batzuentzat. Nolatan, gure musikaren gailurra, multinazional musikalen ikurrean den jaialdian? Urbizu, alu traidorea! Bistan dena, euskal talde behar bezalako baten lekua gaztetxeak dira, sotoak, katakunbak… Ez distira eta glamour burges-kapitalistaz zikindutako toki argitsuak. Oteizak erran zuen, euskalduntasunaren apostolu erdaldunak: “ez dut nire derrota-historial garbia zikinduko garaipen kaka batekin”. Eta horrela gabiltza, galtzailearen etika masturbatorioan preso. Gure negarretan laketurik. Bazterrekoa naiz eta harro nago.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2018ko urriaren 24koa]

Berri txarra

 

 

Iruñekoa, malgré moi, idazlea,iritzi-emailea.