Begi Belarri: 5 ikus-entzunezko eta 5 solasaldi neguan eta udaberrian ere zinemaz gozatzeko

Begi Belarri: 5 ikus-entzunezko eta 5 solasaldi neguan eta udaberrian ere zinemaz gozatzeko –

GEU Elkarteak eta Oihaneder Euskararen Etxeak, Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloaren neguko eta udaberriko programazioa aurkeztu dute. Urtarrila eta maiatza bitartean, euskarazko ikus-entzunezkoak eta solasaldiak antolatuko dira Oihaneder Euskararen Etxean. Denboraldi berriari hasiera emateko, urtarrilaren 19an Marina Lameiroren “Dardara” eskaini zen. Denboraldiko kartela “Bolante baten historia”, “Urak aske”, “Neskak dantzara!” eta “Gure hots” filmek osatuko dute.

Begi Belarri: 5 ikus-entzunezko eta 5 solasaldi neguan eta udaberrian ere zinemaz gozatzeko.GEU elkarteak eta Oihaneder Euskararen Etxeak, aurten ere, Begi Belarri ikus-entzunezkoen zikloa antolatu dute elkarlanean. Urtarrila eta maiatza bitartean, hilabetero film bat eskainiko da arratsaldeko 19:00etan. Emanaldi guztiek bi atal izango dituzte: alde batetik, film-dokumentalaren proiekzioa eta bestetik, filmaren zuzendariarekin, istorioaren protagonistarekin edota jorratzen den gaiarekin loturiko hizlariekin solasaldia. Gonbidapenak doakoak izango dira eta hauek hartzeko epea astebete lehenago irekiko da www.oihaneder.eus webgunean.

Urtarrilaren 19an, “Dardara”. 25 urte taula gainean eman ondoren, Berri Txarrak-ek geldialdi mugagabea iragarri zuen, ibilbide oparo bati etena jarriz. Geratu aurretik, baina, azken bira bat egiteko nahia adierazi zuten, mundu osoko zaleak merezi bezala eskertu eta agurtzeko. Bidaia horretan Marina Lameiroren kamera izango zuten bidelagun, birak zaleengan sortutako dardara dokumental batean jasotzeko asmoz. Zinemagileak jarraitzaileon istorioekin irudi koral bat eraikiko du.

Otsailaren 16an, “Bolante baten historia”. Jose Miguel Etxeberria “Naparra”, Komando Autonomo Antikapitalistetako (CAA) kidea, 80ko hamarkadaren hasieran desagerrarazi zuten. Euskal Herriko gerra zikinaren testuinguruan desagertu zen, eta Batallo?n Vasco Espan?ol (BVE) talde parapolizialak hartu zuen bere gain Naparraren desagerpena. Bere autoa Ziburun agertu zen, Jendarmeria baten aurrean. Aita jendarmeen deira joan eta kotxearekin zer egin nahi zuen galdetu ziotenean, bolantea autotik atera zuen. Amari agindu zion ez zela esku hutsik itzuliko.

Martxoaren 16an, “Urak aske”. Dokumentalak, larrialdi klimatikoaren ondorioak jasaten hasi eta neurriak hartzea premiazkoa den honetan, bide horretan eman diren urretsen berri emango du, eta bide horri ekiteak dituen ondorioak eta zailtasunak ezagutzeko aukera ere bai, mendebaldeko gizarteek naturarekin duten harremanari buruz hausnartzen laguntzen duen bitartean.

Apirilaren 12an, “Neskak dantzara!”. On?atiko korpus dantzetan emakumeak parte hartzeko eginiko prozesua eta emandako urratsak jaso nahi izan ditu Julen Iriondo on?atiar kazetariak Neskak dantzara! ikus-entzunezkoan. 2018an dantzatu zuten On?atin emakumeek Korpus jaietan lehenengo aldiz. Iriondok ikusi du pauso handia izan zela ordukoa, eta testigantzak jasota gelditzea garrantzitsua dela; batetik herriaren historiaren zati bat gordeta gelditzeko, eta bestetik, eredu bezala balio izateko.

Maiatzaren 11an, “Gure hots”. Azken 40 urte hauetan euskal emakumeek lan munduan izan duten egoeraren erradiografia historikoa, gaur egun zer-nolako ondorioak eta eraginak sorrarazi dituen ikertzen duena. Dokumental honetan, Euskal Herriko emakume desberdinen testigantzak jaso dira. 1980 eta 2020 urteen artean oinarritzen da eta lau hamarkaden berrien eritziekin saretua dago. Gai desberdinen inguruan arituko diren zientzilari, idazle eta profesionalen ahotik jasoko dira hainbat bizipen eta errelato.

Begi Belarri: 5 ikus-entzunezko eta 5 solasaldi neguan eta udaberrian ere zinemaz gozatzeko