Ringo Starr, Beatle bat Bilbon (hamaika kantu)

Ringo Starr, Beatle bat Bilbon –

Pop musikaren bertute nagusia “mundua asperduratik askatzea” izan bada, eginkizun horretan talderik nagusiena The Beatles izan da, sekulako iraultza ekarri zuen laukotea. Eta gaur beraietako bat lehen aldiz Euskal Herrian zuzenean entzuteko aukera izango da, Ringo Starr, Beatle bat Bilbon!

Ringo Starr, Beatle bat BilbonPaul Mcartney eta John Lennonen dirdirak estali zituen George Harrison eta, batez ere, Ringo Starr. Asko idatzi da Fab Four deiturikoen bateria joleari buruz, baketak heltzeko modua zela edo bateria soloak gorroto zituela-eta -bakarra egin omen zuen Liverpooleko taldearen ibilbide osoan-, baina esan dezagun argi, musika zaleen artean gutxietsi samarra izan da Ringo, bere izaera alaiak taldeari mesede egin ziola jakina den arren. Ez da horren ezaguna, ordea, Ringo Starr kantaria; Liverpooleko laukotearen abesti asko berak kantatu zituen.

The Beatles taldeko hamaika kantuk dute Ringorena ahots nagusi, taldeak disko bakoitzeko kantu bat berari uzteko ohitura baitzuen –“Yellow Submarine” (“Revolver”, 1966), esaterako-. Aparte, bateria joleak bi  kantu konposatu zituen Fab Four ezizenez ezagutzen den taldearentzako, “Octopus Garden” eta Don´t Pass Me By.

.

.

The Beatles taldeko epeletik at Ringo Starrek ez du hainbesteko arrakastarik erdietsi bakarkako ibilbidean, baina lagunak bere inguruan bildu eta aspalditik dabil All-Starr Band deituriko superbandarekin zuzenean joz.

.

All-Starr Band Euskalduna jauregian

Hain zuzen ere, lehen aipatutako horiexek joz, hau da, The Beatlesen bere ahotsa zuten kantak -ustez iazko “Give More Love” lana aurkeztera badator ere-, bakarkako ibilbideko bateren bat (1973ko “Photograph” du arrakasta nagusia, George Harrison lagunak konposatu ziona) eta taldekide dituen musikarien iraganeko hit batzuekin batera, Toto eta Santana taldeenak tarteko.

Zuzenekoa Carl Perkinsen Matchbox” bertsioarekin hasiko da seguruenera, The Beatlesek grabatu zuena, eta 1967ko “Sgt. Pepper´s Lonely Hearts Club Band” harribitxian aurkitzen den “With A Little Help From My Friends” kantuarekin itxiko da -Joe Cockerrek bertsioneatzen zuena “The Wonder Years” telesaileko sarreran-, aurreikuspenen arabera; “I Wanna Be Your Man” (“With The Beatles”, 1963) eta antzeko pop pilula freskoak jo eta gero.

Bilboko Euskaldunan -gogoratu, gaur bertan 20.30ean-, Steve Lukather (gitarra, Toto), Gregg Rolie (teklatuak, Santana eta Journey), Warren Ham (saxofoia eta beste, The Ham Brothers Band eta Kansas) eta Gregg Bissonette (bateria, David Lee Roth) dituela, taldera elkartzen azkenak izan diren Colin Hay (gitarra, Men at Work) eta Graham Gouldman (baxua, 10cc) musikariak izango ditu ondoan.

Ringo Starr zuzenean entzun nahi duenak, badu oraindik aukera Bilboko Euskalduna jauregian; oso Beatles zalea izan beharko da, ordea, edo patrika bete diru izan, sarrerak ehun euro inguru balio dute-eta. Bertaratzeko asmoa baduzu eta giroan sartzeko, azken orduko zalantzek harrapatu bazaituzte, edo animatu ez arren igandea The Beatlesen hamaika kantuz gozatu nahi baduzu, hemen Ringo Starrek kantatzen dituen hamaika!

Ringo Starr, Beatle bat Bilbon Ringo Starr, Beatle bat Bilbon Ringo Starr, Beatle bat Bilbon Ringo Starr, Beatle bat Bilbon