#Batera: kultur proiektuak elkarrekin deialdiko hiru crowdfunding kanpainek beren helburuak lortu dituzte

#Batera: kultur proiektuak elkarrekin deialdiko hiru crowdfunding kanpainek beren helburuak lortu dituzte –

#Batera: kultur proiektuak elkarrekin deialdiko hiru crowdfunding kanpainak amaitu egin dira. Maider Lasak, Eñaut Zubizarretak eta Ane Nafarrete, Jone Arriola eta Uxue Botas gazteek osatutako taldeak, Itsulapikoa.eus plataformaren bidez, beren proiektuak gauzatu ahal izateko gutxieneko helburu ekonomikoak lortu dituzte. Proiektu bakoitza gauzatzeko 4.000 eurotik gora izango dituzte eta ekainaren 22tik 24ra bitartean aurkeztuko dituzte Oihaneder Euskararen Etxean.

#Batera: kultur proiektuak elkarrekin deialdiko hiru crowdfunding kanpainek beren helburuak lortu dituzteOtsailaren 17an itsulapikoa.eus plataforman hiru kultur proiektu gauzatzeko diru-bilketa kanpainak jarri genituen abian, eta 40 egunen ondoren hirurek lortu dituzte beren gutxieneko helburuak. 4.000 eurotik gora izango dituzte proiektuak egin ahal izateko.

Maider Lasak, Eñaut Zubizarretak eta Ane Nafarrete, Jone Arriola eta Uxue Botas gazteek osatutako taldeak ateratako diruarekin sexu lo-kantez osatutako diskoa (Loa, loa laguna), biolontxeloa gaur eguneko musiketara egokitutako kantuz eta partituraz osatutako disko-liburua (Poliedro vol.1) eta gazteei zuzenduta dagoen fikziozko seriea (Larrugorritan) garatuko dituzte, hurrenez hurren.

Baliabide ekonomikoak lortuta, orain sormen lanaren txanda izango da, ia hiru hilabete izango dituzte beren lanak gauzatzeko: bakoitzak beren lan-katea osatu beharko du, eta ilustratzaile, aktore, bideo-sortzaile, musikari, etab.ekin bat egin beharko dute elkarlanean beren proiektuak egikaritzeko.

Behin proiektuak garatuta, ekainaren 22tik 24ra bitartean Oihaneder Euskararen Etxean aurkeztuko dituzte beren lanak: 22an, Ane Nafarrete, Jone Arriola eta Uxue Botasek osatutako taldeak Larrugorritan seriearen lehen kapitulua estreinatuko du; hurrengo egunean, 23an, Maider Lasak, Loa Loa laguna diskoa aurkeztuko du eta 24an, berriz, Eñaut Zubizarretak Poliedro Vol.1 izenburupean biolontxeloa gaur eguneko musiketara hurbiltzeko osatu duen proiektua ardatz izanik kontzertua emango du.

Itsulapikoa plataformari eta Laboral Kutxari zein Vital Fundazioari eskerrak eman nahi dizkiegu deialdi honetan emandako laguntza guztiagatik.

#Batera: kultur proiektuak elkarrekin deialdiko hiru crowdfunding kanpainek beren helburuak lortu dituzte