Baserriko Uzta (ortuariak eta musika…)

Baserriko Uzta ekimena sortu da –

Urtaro bakoitzeko Euskal Herriko baserri bat zabalduko du Baserriko Uzta egitasmoak, kontzertu plaza biihurtzeko. Anari, Beltxaren Bikotea, Rafa Rueda eta Mikel Urdangarin entzuteko ez ezik, nekazarien eguneroko jarduna bertatik-bertara ezagutu eta mahaiaren bueltan bazkaria egiteko gonbitea luzatu dute antolatzaileek.

Baserriko uztak ere badu bere musika
Iker Azurmendi – NG

Ekimena EHKO, laborarien kolektiboak, ZUZEUk eta Paperezko Kontzertuak ekimenak garatu dugu elkarlanean. “Jasotzeko erein egin behar da”, adierazi du Baserriko Uztaren Twitter kontuak aurkezpen txioan, eta horixe da lehen sektoreko eskaintza kultural honek duen asmoa -bizitzeko ezinbesteko ditugun ortuariak eta musika uztartzen baititu-, Josebe Blanco artzain zuzeulariak agertu duenez:

Etxaldeetako ateak parez-pare irekiz laborantza ekologikoa eta euskal musika bezalako bi bazterreko diziplina ezagutzera eman nahi ditu ekimenak. “Lan polita egin arren ez zeukala jendartean oihartzunik” entzun izan dute EHKOko kideek, Josebe Blancok aitortu duenez, eta egoera irauli asmoz sortu da Baserriko Uzta ekimen berritzailea. “Hurbiletik, hurbiltasuna baitugu ardatzetako bat kolektiboan. Eta noski, formatuak elkar ezagutzeko eta solaserako tartea ematea espero dugu”.

Baserriko Uzta ekimena ez da baserrietan kontzertuak eskaintzera mugatuko, ez. Hitzordua goizeko 10.30etarako jarriko da, etxaldea bisitatu eta nekazarien egunerokoa, ogibidea eta ekoizten dituzten elikagaiak gertutik ezagutzeko. Bisitaren ostean, musika emanaldia egingo da, izan ukuilu, ezkaratz edo etxalde bueltako pentzeren batean. Eta azkenik, bisitaldia borobiltzeko, bertaratutakoen arteko bazkaria egingo da, EHKO kideen baserrietako elikagaiekin, jakina.

Saio bakoitzerako salneurria, etxaldeko bisita, kontzertua eta bazkaria barne hartzen duena, 20 eurokoa da (gaztetxoena 12 eurokoa) eta izena emateko baserrikouzta@gmail.com helbidera idatzi behar da, tokia mugatua baita.

.

Herrialdez herrialde

EHKOk Euskal Herri osoko laborariek osatzen dute, eta beraz, Baserriko Uzta antolatzerakoan ere kontutan hartu du lurraldetasuna.

Lau kontzertuak lau herrialde historiko ezberdinetako baserrietan izango dira, urtaroko bat.

  • Hurrengo uztak, negukoak, Beltxaren Bikoteak kantuan jarriko du otsailaren 3an, Etxarri-Larraungo Arbegain baserrian (Nafarroa). EGURALDIAGATIK BERTAN BEHERA

 

Baserriko Uzta ekimena sortu da -

Baserriko uzta k ere badu bere usikaBaserriko Uzta ekimena sortu da –

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.