Baserri Eguna, erlezaintzari eskainia

Baserri Eguna, erlezaintzari eskainia
Igartubeiti Baserri Museoak Baserri Eguna antolatu du ekainak 28rako, iganderako, oraingoan, erlezaintza gaiari helduz.

 

Aurten ospatuko dugun zazpigarren edizioa erlezaintzari eskainiko zaio, erleen eta hauen produktuen, argizariaren, eztiaren, propoliaren, polenaren garrantzia azpimarratuz. Ekosistemarako behar beharrezkoak dira erleak eta sendatzeko gaitasuna ere badute. Erlea, animalia sakratua da euskaldunen hileta-tradizioan, etxekoren bat hildakoan erleei berehala komunikatzen zitzaien argizaria egiten lanean gogotik hasi zitezen, argizaioletarako, hilobiak argitzeko. Honelako formula bat erabiltzen zen: “Erletxoak, erletxoak, egizue argizaria. Nagusia hil da, ta behar da elizan argia”. Ez dira diruz saldu edo erosten, baizik eta trukea erabiltzen da transakzioetan. Ostiraletan eta ilargi betean ez zaie kendu behar eztirik erleei. Esaera zaharrak: “Erleak eztia aurretik eta eztena atzetik”. “Erlea gozoa aurretik, minkorra atzetik”.

PROGRAMAZIOA:

11:30 // Erlezaintza erakusketaren inaugurazioa. Aurkezpena: Josune Epelde, Aikur Museoa. Euskal Herrian aintzinan erabili izan diren erlezaintzako lanabes eta erlauntzen bitartez, erleek naturan duten garrantziaz ohartu, eta euren produktuak ikusi eta ezagutzeko aukera. Gordailuko eta Aikur Museoko piezak.

12:15-12:30 // 3 ezti ezberdinen dastaketa, Aikur Museoaren eskutik.

12:30-13:30 // Umeentzako kandela tailerra, Aikur Museoaren eskutik.
Umeek argizariarekin kandelak egin ahal izango dituzte etxera eramateko.
Aurrez izena eman igartubeiti@gipuzkoa.eus-en edo/eta 943 72 29 78 telefonoan.

12:30-13:30 // Liztor asiatikoaren kezka solasaldia, Gipuzkoako Erlezain Elkartearen eskutik.

13:30 // Mokadutxoa

Igartubeiti Baserri Museoak Gordailuaren, Aikur Museoaren eta Gipuzkoako Erlezain Elkartearen lankidetzarekin antolatzen du jarduera hau.

baserri eguna, baserria, erlezaintza, Igartubeiti

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude