Barrikote festa, Igartubeiti Baserri Museoko dolarean egindako sagardoa dastatzeko aukera

Barrikote festa, Igartubeiti Baserri Museoko dolarean egindako sagardoa dastatzeko aukera –

Datorren martxoak 14an, arratsaldeko bostetatik aurrera, Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoak Barrikote festaren XVII. edizioa ospatuko du. Sagardogintzako lan guztiak amaitzen direnean antolatzen den ohitura zaharrenetarikoa da festa hau. Barrikotea ziklo oso baten emaitza da, prozesu luze baten azken uzta, Sagardo astean urrian baserri dolarean egindako Igartubeitiko sagardoa dastatzeko urteko une bakarra.

Jardunaldi hau ospatzeko askotariko eskaintza gastrokulturala antolatu dugu. Festari 17:00etan emango zaio hasiera, baserrian zehar egingo den bisita antzestu batekin, parte hartzaileek, Amaia Ruiz aktoresari esker, Igartubeiti ezagutu ahal izango dute Ixabelen begiradapean. Jarduera honetarako tokia mugatua da eta aurrez eman behar da izena igartubeiti@gipuzkoa.eus-en edo 94372978, martxoak 11 baino lehen.

Barrikote festa, Igartubeiti Baserri Museoko dolarean egindako sagardoa dastatzeko aukera18:00etatik aurrera barrikotea irekiko da, Zeraingo Oiharte sagardotegiko Maite Retozala edizio honetako gonbidatuarekin, Kirikoketa taldearekin eta trikitilariekin batera. Igartubeiti Baserri Museoak sagardo munduan emakumeak betetzen duen paper garrantzitsuari gorazarre egin nahi dio. Txotx-aren ondoren, sagardo eta Bertatik Bertara produktuen dastaketa izango da. Jardueran zehar, parte hartzaileen artean Bertatik Bertara produktuen saski bat zozketatuko da.

Igartubeitiko barrikotea prozesu luze baten, ziklo baten emaitza da. Antzina, lan guztiak amaitzen zirenean, upel bat muztioz betetzen zuten. Bi aste beranduago bizilagunen arteko festa bat antolatzen zuten Barrikotea dastatzeko. Baserri Museoan, sagardoa dastatu aurretik lan ezberdinak burutu behar izan dira, besteak beste, sagarrondoak zaindu, sagar uzta bildu, dolarean zanpatu eta muztioa kupeletan irakin.

Barrikote festa, Igartubeiti Baserri Museoko dolarean egindako sagardoa dastatzeko aukera