Barrexerka – Emanaldi berriaren estreinaldia

BARREXERKA – Emanaldi berriaren estreinaldia – umorea – 

Martxoak 4-5 | 19.30etan | Gazteszenan Donostian

Donostiako antzerki konpainiak “Hor esketxa dago!” emanaldi berria estreinatuko du martxoaren 4ean eta 5ean Gazteszena Antzokian, Donostian. 19.30etan bi egunetan. Taldeak sortutako zortzigarren emanaldia da. Bakarrizketa, esketx eta antzerki berriak uztartuko dituzte bertan.

BARREXERKA - Emanaldi berriaren estreinaldiaHaien sareetan dioten bezala, Barrexerka deitzen dira Barrebila arraro xamarra gelditzen delako. Barrexerka 2018an sortu zen, gazteak antzokietara eramateko asmoz. Berez, emanaldi bakarra egitea zuten helburu. Lehen emanaldia egin ostean hurrengoa noiz eta non izango zen galdetu zien publikoak, geroztik gaur arte jarraitu dute emanaldi berriak sortzen, antzokiak gaztez betetzen eta barreak eragiten.

Azken urte hauetan euskal herriko txoko desberdinetan zehar egin dute gira “Barretourra” emanaldiarekin. Bertan, sortutako 8 emanaldietako bakarrizketa, esketx eta antzerki hoberenen bilduma sortu zuten herriz herri oholtzaratzeko.

Baina iritsi da Donostira itzultzeko momentua, iritsi da sortutako material berria oholtzaratzeko unea. Hilabeteak isilik egon ostean, azaleratu da zergatia.

Youtuben esketx batzuk igo ohi dituzte, emanaldien osteak publikoak eskatu ohi dizkienak. Baina hoberena emanaldietarako gordetzen dutela nabarmendu behar da. Antzokian sortzen den giroa berezia delako.

EMANALDIRAKO SARRERAK:

 www.donostiakultura.eus/sarrerak

BARREXERKA – Emanaldi berriaren estreinaldia

Barrexerka deitzen gara, Barrebila arraro xamarra delako