Bardabioko semia

Bardabioko semia –

Euskal Gaizkileak podcastak Euskal Herrian gertatutako krimenak fikzionatu eta narrazio moldean zabaltzen ditu, eta bere osagai garrantzitsuenetako bat hizpide den krimenari buruzko kantua da. Kasu askotan belaunaldiz belaunaldi iritsi dira guregana abesti horiek; beste batzuetan bertso paperak ailegatu dira, eta guk musikatu; gainontzekoetan ez da ez bata eta ez bestea iritsi, eta horrelakoetan kantuak sortzeko eskatu diegu zenbait musikariri.

Berdabioko atea izan zen Gaizkileak podcasteko lehen atala, eta bertan, noski, “Goizuetan” abestia sartu genuen. Ez ordea Mikel Laboak ezagun egin zuena. Bertsopaperen kopia “gutxi” zabaldu ohi ziren, eta jende gehienak han edo hemen entzunda buruz ikasten zituen. Hori horrela izaki, ohiko zen urteen poderioz bertso sorten aldaera bat baino gehiago egotea.

Mikel Laboak Resurreccion Maria Azkuerena hautatu zuen, eta aukeraketa hori egitean, beste aldaera bat ahanzturan geratu zen: Aita Donostiak 1929an Aranazen jasotakoa, adibidez. Laboak duela 50 urte egindako ariketa bera egin zeun Joseba Irazoki musikari beratarrak, eta Aranazen jasotako kantua musikatu zuen, bere estiloan, bere erara, berak ere konta dezan Goizuetan badela gizon bat…

Bardabioko semia naiz ta
Seme fortuna gabia.
Aranaztikan ekarri nuen
Dotiarekin andria.
Hobe zukian ikusi ezpalu
Bardabioko atia.

Nere buruaz ez naiz oroitzen,
Zeren ez naizen bakarra.
Azitzekuak or uzten ditut
hiru seme ta bi alaba.
Jaun zerukuak adi dezala
haien amaren negarra.

Goizuetan bada gizon bat,
Deitzen diote “Trabuko”.
Hitzak ederrak, bihotza faltso
Behinere etzaio faltako.
Hark egin didan aberiguazioa
Sekulan etzait ahantziko.

Denbora batez oroitzen bayintz
Zer egin yuen Elaman,
Denbora hartan ibiltzen yintzan
Yarraiki nikan Lesakan
Orain bano len egun yakien
Ni orain naguen atakan.

Goizuetako eskribu Jaunari:
-Eskarrikasko, barkatu;
Informaziuak onak diguzu
Iruñerako prestatu!
Mundu honetan edo bestian
Biharko dituzu pagatu.

Zorriak eta arkukusuak
Arrotontxuak nagusi.
Denbora batez erran bihartzuenak
hau bihar nuela ikusi!
Zeruko Aita, lagun nazazu,
Ezin nengoake igesi.

Joseba Irazoki Agirre (Bera, 1974). Jakin-mina bere baitan errotua duen joera askotariko gitarrista polifazetikoa, konposizioan ez ezik inprobisazioaren munduan ere gogo biziz barneratzen dena. Folka, rocka, psikodelia eta tresnen esperimentazioa: proposamen artistiko bikain bat, harrigarria eta sailkaezina aldi berean.

Bardabioko semia

  1. Tokian tokiko (Lucky Kitchen, 2004)
  2. Irri eta solas (Egilea editore, 2004)
  3. Gizona zakur egin zen (Hirusta, 2005)
  4. Olatuetan (Creative Sources Recordings, 2006)
  5. Dosi (Brown Interiour Music, 2007)
  6. Akordeoi orkestra eta gitarra kontzertua DO-n (Berako Udala, 2007)
  7. Folk me, laztana (Moonpalace, 2007)
  8. Tokitik kanpo (lg-a netlabel, 2007)
  9. Pertsona (Lucky Kitchen, 2007)
  10. Pobre gara (Hirusta, 2007)
  11. On Benito (Egilea editore, 2009)
  12. Euria ari du (Moonpalace, 2010)
  13. Oso banda (Bidehuts, 2012)
  14. Imanol Urbieta, bakarrik eta libre (Kolaborazioa, beste hainbatekin batera; Elkar, 2013).
  15. Joseba Irazoki eta lagunak (Bidehuts, 2014)
  16. Irudipena / Udaberriko eguzki (Acuarela, 2016)
  17. Bas(h)oan, Beñat Axiari eta Julen Axiarirekin batera (Elkar, 2017)
  18. Gitarra onomatopeikoa (Mascarpone, 2018)
  19. Zu al zara? (Bidehuts, 2018)
  20. Ez-nostalgia. Pieza instrumentalen bilduma (Bidehuts, 2019)
  21. III. Joseba Irazoki eta Lagunak. (Bidehuts, 2021)

[Berako musikariak] Joseba Irazoki: “Izaten dira une hobeak baina, normalean mileurista totala naiz”

Sacamantecas: Lautadako hiltzailea

Bardabioko semia

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!