'Baginaren bakarrizketak', euskaraz

Bere bagina inoiz ikusi ez eta orgasmorik izan ez duen emakumearena, orgasmoak izateko tailer batera aurrenekoz doan emakume batena, Balkanetako Gerran bortxatu zutenarena… Denera, 12 emakumeren istorioak bildu dituzte.

Gazteak izan arren, bi aktoreek eskarmentua dute antzerki munduan. Aitziber Garmendia zaldibitarrak, esate baterako, Emakumeak Izarapean antzezlanean aritu zen eta Ainhoa Garai arrasatearrak, bere aldetik, Lapurzuloan parte hartu zuen.

Antzezlanari buruzko artikulua dago irakurgai urtarrileko GAZTEZULOn.

Baginaren bakarrizketak antzezlanaren irudia

Irudia | Baginaren bakarrizketak antzezlanaren irudia | Javier Naval | Creative Commons By SA

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Zer duzu buruan “'Baginaren bakarrizketak', euskaraz”-ri buruz