Badator 15. Huhezinema

Badator 15. Huhezinema –

Urtero bezala aurten ere Huhezinema jaialdia ospatuko dugu, baina aurtengoa berezia izango da: Huhezinemak 15 urte beteko dituelako! Azken bi urteetan pandemiaren eragina nabaritu zen, 2020ko edizio osoa online egin behar izan zen eta 2021ekoa formatu hibridoan. Hori horrela, 15. edizio hau gogotsu antolatzen ari gara, egoerak uzten digunaren arabera.

Huhezinema, Mondragon unibertsitateko Ikus-Entzunezko Komunikazioko ikasleen artean antolatutako zine jaialdia da eta ikasturte honetakoa 2022ko martxoaren 30etik apirilaren 1a bitarte ospatuko dugu.

Aurtengoa 15. urteurrena denez, berezitasun bat eman nahi izan diogu eta musikan oinarritzea erabaki dugu. Musika gustuko dugulako eta baita azken urteetako egoerak kulturan izan duen eragina nabarmena izan delako musikaren munduan ere. Horretarako gure diseinuetan musika festibalen estiloa nabarmentzeaz gain, programazioan ere soinuaren erabilera onena sarituko da, eta baita bideoklip onena ere. Bideoklip sailean, MU ikasleek edota profesionalek parte hartu ahal izango dute eta hiru sari izango dira: lehenengo irabazlearentzat 300€, bigarrenarentzat 200€ eta hirugarrenarentzat 100€.

Ikasleak jadanik lanean gabiltza eta jaialdia aurrera joan dadin parte hartu nahi dutenek lanak bidaltzeko epea irekiko dugu Abenduaren 22an. Epea 2022ko otsailaren 18ra arte egongo da irekita eta lanak bidaltzeko web gunean oinarrien atalean dagoen izen emate fitxa bete behar da. Lanek baldintza batzuk bete behar dituzte, eta horiek behean atxikita dauden dokumentuan ageri dira, baita hurrengo esteketan ere:

  • Sail Ofiziala
  • MU Ikasle Saila
  • Bideoklip SailaIkasleok jaialdia aurrera ateratzeko lanean jarraituko dugu eta jaialdian parte hartu nahi duten lanen zain geldituko gara gogotsu!

Badator 15. Huhezinema

Badator 15. Huhezinema