Azken txanpan da GAZTEZULOren bideo lehiaketa

Gazteek aisialdian zer egiten duten, nola probesten duten euren aisia, erakutsi behar dute. Nork bere gisara. Bideo onenaren egileak -edo egileek- 1.500 euroko diru saria etxeratuko du. Bestalde, Donostian bizi edo ikasten ari direnek eginiko bideo txukunena Donostiako Euskararen Udal Patronatuak emandako 1.000 euroko txartela jasoko dute, ikusentzunezko materiala erosteko

Jon Garaño, Jose Mari Goenaga eta Koldo Almandoz zinema zuzendariek eta Egoitz Lasa eta Aitziber Garmendia aktoreek epaimahaikide lanak egingo dituzte azaroko bigarren hamabostaldian. Abenduaren 3an egingo da sari banaketa ekitaldia DOKA Donostiako Kafe Antzokian. Antzerkia eta musika ez dira faltako ekitaldi horretan.

Informazio guztia eta jasotako bideo batzuk: http://www.gaztezulo.com.

Gaztezuloren bideo lehiaketaren kartela

Irudia | Gaztezuloren bideo lehiaketaren kartela | Inge Mendioroz | Creative Commons By SA
bideo lehiaketa, Gaztezulo

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude