Azaroaren hasieran galdu behar ez zenituzkeen kontzertuak

Proposamenak besterik ez dira, eta ziur badirela beste hamaika gehiago. Betiko legez. Baina hona hemen gure ustetan azaroaren lehen hamabostaldian galdu behar ez zenituzkeen kontzertuak.

Azaroaren 8an

Antzoki Zaharrean (Donostia):

Fermin Muguruzaren zaleek aukera ezin hobea dute gozatu eder bezain berezia hartzeko, antzokiko formatua ez ohiko formatua baita lehoi asmatikoaren estiloari erreparatuz gero. Ea zenbat denbora igarotzen duten dantza egin gabe. Ziur gau ahaztezina izango dela hilaren 8koa.


Azaroaren 13an

Bilboko Kafe Antzokian:

Sexty Sexers talde nafarrak, “Lorerik ez urkamendian” izeneko biran, geldialdia eginen du euskaldunontzako Bilboko plaza garrantzitsuenean. Lehenago ere espektakulu ederra eman izan dute Kafe Antzokiko barraren gainean kitarra jotzen.


Azaroaren 15ean

Berrizko Kultur etxean (Donostia):

Tristan Crownley & Banda. Bakarlari irlandar xumeak taldearekin eskeiniko du kontzertua. Ezohiko formatuan beraz, bere abesti intimistez gozatu eta belada goxo bat izateko aukera duzue Berriz aldean.


Azaroaren 16an 

Intxaurrondo K.E. (Donostia):

Kakkmaddafakka + Planeta Leta + Graeme Park DJ (Hacienda)

Musika klasiko eta pop euforikoaren artean omen dabilen talde norbegiarra, Javi Letamendia bateriajole entzutetsuaren proiektua eta Manchesterreko Hacienda talde mitikoaren emanaldia. Hiruren artean, Intxaurrondoko aretora joaten direnek ezin izango dute damutu. Ala bai?

Azaroaren 17an

Antzoki Zaharrean (Donostia):

Harkaitz Cano, Petti eta Joxan Goikoetxea hirurak batera oholtzaren gainean jarriz gero, zer ateratzen den badakizu? Imajina dezakezu? Ez badakizu, hori da hilaren 17an Antzoki Zaharrean deskubrituko duzuna: ‘Gaur beranduan’ proiektua.


gaur-beranduan

Kontzerturen bat proposatu nahi bazenu zerrendarako, iruzkinetan gehitu!

azaroa, kontzertuak
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

4 pentsamendu “Azaroaren hasieran galdu behar ez zenituzkeen kontzertuak”-ri buruz

  • Harri Fernandez

    Manel talde katalanaren kontzertua gehituko nuke. Intxaurrondo K.E.-an (Donostia) joko dute hilaren 22an.

  • mikeldominguez 2013-11-06 00:38

    Azaroaren 16an, Dark Tranquillity talde suediarrak Atarrabiako Totem aretoan joko du. Ez da Death Metal melodikoaren edo ‘Göteborg soinuaren’ aitzindariek Euskal Herrian ematen duten lehen kontzertua, baina inoiz ez dute maila jaitsi 25 urtetan, ez albumetan ezta zuzenekoetan ere, eta merezi du ikusteak. Indartsu bezain hunkigarriak. Hona abesti bat: http://youtu.be/PWsZy5Nomb0

    Gainera, eurekin batera Norvegiako Tristania gotikoak ere arituko dira.

  • Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, Raimundo Amador, azaroaren 17an. Telonero Keu Agirretxea, ‘Behe presioaren erdigunean’ disko berria aurkezten. http://www.youtube.com/watch?v=lFPgg0Tp2EA

  • Azken garaiotako kontzerturik potenteena datorren zapatuan izan behar zen, Ikasle Abertzaleek antolatua Donostiako Ilunben. Publizitate handia egin zaio, Euskal Herria kartelez josi dute, baina alferrik: oraintxe esan dute antolatzaileek bertan behera geratu dela, nahikoa sarrera ez direlako saldu eta kontzertua egiteak «zulo ekonomiko» handian sartu lituzkeelako. Galdera-hausnarketa bat: dena dohainik eskuratzeko ohitura ondorietako bat ote da halako porrota? Eta galdera-galdera bat: zenbat kobratzen ari dira Ilunben jo behar zuten taldeak? Tabu bat al da caché asuntua?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude