Estrenaldiak: Azaroak 8

Estrenaldiak: Azaroak 8 –

Estrenaldiak: Azaroak 8

Estrenaldiak: Azaroak 8

.

El Hoyo

Bi pertsona mailako. Maila-kopuru ezezagun bat. Plataforma bat janariarekin haientzat guztientzat. Goian daudenean gehiegi pentsatzen duten horietako bat zara? Edo behean daudenean ausardiarik ez duten horietako bat? Horrekin beranduegi jabetuz gero, ez zara zulotik bizirik irtengo.

Galder Gaztelu-Urrutia bilbotarraren lehen film luzea da El Hoyo; David Desolak eta Pedro Riverok idatzi dute gidoia, eta Ivan Massague, Antonia San Juan, Zorion Eguileor, Emilio Buale eta Alexandra Masangkay dira protagonistak.

Ikusi hemen Sara Hernandez Askasibar kritikariak filmaren inguruan idatzitako iruzkina.

 .

Ventajas de viajar en tren

Film dibertigarria, perbertsoa, burutsua eta eroa dela azaldu du Aritz Moreno zuzendari donostiarrak. ‘Nire bizitza kontatuko dizut?’. Helga Pato protagonistari galdera horixe egingo diote trenean egiten ari den bidaia batean. Topaketak bere etorkizuna baldintzatuko du.

Sitgesko zinema fantastikoaren jaialdiaren Sail Ofizialean parte hartzeko hautatu zuten filma, eta amaitu berri den Donostiako Fantasia eta Beldurrezko Zinema Astearen klausura lana izan da ere.

Ikusi hemen Sara Hernandez Askasibar kritikariak filmaren inguruan idatzitako iruzkina.

.

Hustlers

Gertakari errealetan oinarritutako filma. Wall Streeteko gizon aberats eta tranpatiei iruzur egiteko asmoz batuko dira striptease dantzan jarduten duten hainbat emakumek. Iruzurraren berri izango du New York Times egunkariko kazetari batek, eta kazetaritza-ikerketa moduko bat abiaraziko du emakumeek utzitako arrasto bidetik.

Beren negozioa balantzan ikusiko du orduan neska taldeak, eta buru-hotza eta elkarren arteko konfiantza izango dira beren asmoak agerian gelditzea eragotziko duten jokabide bakarrak.

 .

Nous finirons ensemble

‘Les petits mouchoirs’ filmaren estreinalditik 9 urte igaro diren honetan, film horrek jasotako gertakizunei jarraipena ematea da Guillaume Canet-ek aurkeztutako bigarren film honen helburua. Bada, angustia eta depresioz gaixorik, denboraldi bat igarotzeko asmoarekin lekualdatuko da Max protagonista kostaldean jabetzan duen etxe batera. Egoerarekin kezkaturik, bisita sorpresa antolatuko dute haren lagunek; elkar ikusi gabeko hainbat urteren ostean, adiskidetasun zaharra berpizteko aukera hobeezina.

.

The Farewell

Etxeko burua den matriarkak minbizia duela deskubritzean, albistea ezkutuan gorde eta aparteko bilera bat deitzea erabakiko dute emakumearen senideek. Billi protagonistaren gurasoek uko egingo diote haien ustez inmorala den gezur horren parte izateari, baina alabak Txinarako bideari ekingo dio. Amona agurtzea, baina baita galdutako famila harremana berreskuratzea izango da bere helburua.

.

Reevolution

Bere lana, bikotekidea eta bizitzeko gogoak galdu ditut Doni protagonistak. David, bere lagun onena, porrota ekonomikoan dagoen ekoiztetxe baten jabe da; eta legearen boterean sinisteari utzi dion polizi gizona da Max. Jackek, aldiz, bost urteko espetxe kondena bete berri du pirateria kontuengatik; eta Leo arrakastarik gabeko bufoia da.

Halabeharrak, beren bizitzak gurutzatuko ditu egun batean.

Zinea.eus

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude