Estreinaldiak: Azaroak 29

Estreinaldiak: Azaroak 29 –

Estreinaldiak: Azaroak 29

Estreinaldiak: Azaroak 29

.

Knives Out 

Harlan Thrombet (Christopher Plummer)  idazle eta eleberrigilea hilik azalduko da bere luxuzko etxean, 85 urtebetetze ospakizunak igaro eta denbora gutxira. Benoit Blanc detektibearen eskuetara helduko da kasua orduan. Arrasto faltsu eta deklarazio interesatuei egin beharko die aurre, idazlearen hiltzailea topatzeko atzera kontaketan.

.

La odisea de los giles 

Argentinan, gil esaten diete on puskei, inuzenteei eta, aldi berean, nolabaiteko arduragabekeriaz jokatzen dutenei. Halakoak dira Buenos Airesko herri bateko biztanleak. Beren aurrezki guztiak banku batean sartuko dituzte nekazarien kooperatiba bat sortzeko asmoz, etorkizuna aldatuko diela uste dutelako. Iruzur baten ondorioz, diru guztia galduko dute.

Bertako futbolari mitiko bat, Perlassi, buruan dutela, justizia beren kabuz ezartzea erabakiko dute zortzi gil hauek, eta beren bizitzako gaurik legendarioena biziko dute.

.

La hija de un ladron

Sarak bakarrik eman du bizitza osoa. 22 urte eta haurtxo bat ditu, eta anaia txikiarekin eta bere semearen aitarekin familia arrunt bat osatu nahi du. Bere aitak, Manuelek, urteak eman ditu kanpoan, baina espetxetik aterako da eta seme-alaben bizitzara itzultzea erabakiko du. Sarak badaki bere planetan oztopo handia izango dela, eta erabaki zail bat hartuko du: aita berarengandik eta anaiarengandik aldentzea. Opera prima.

.

Last Christmas

Erabaki okerrak hartzen aditua den emakumea da Kate (Emilia Clarke) protagonista. Merkataritza Zentro handi batean, Bizar Zuriren laguntzaile gisa aritzeko lan postu bat onartzea izan da bere azkeneko hanka-sartzea.

Haatik, Tom ezagutzera eramango du patuak, bere bizia erabat irauliko duen gertakaria.

.

Tenki no ko (Weathering With You)

Tokio hiri handira lekualdatuko da Hotaka Morishima protagonista, jatorri duen uharte isolatua atzean uzteko helburuarekin. Akina Amano ezagutuko du bertan, eguraldia manipulatzeko gaitasuna duen emakume berezia.

Estreinaldiak: Azaroak 29

Euskal pantailaren gunea