Estreinaldiak: Azaroak 1

Estreinaldiak: Azaroak 1 –

Estreinaldiak: Azaroak 1

Estreinaldiak: Azaroak 1

.

La trinchera infinita / The endless trench

Higiniok eta Rosak hilabete gutxi daramatzate ezkonduta, Gerra Zibila piztu eta, ondorioz, gizonaren bizitza arrisku larrian jartzen denean. Emaztearen laguntzaz, Higiniok etxean zulo bat egin eta denbora batez bertan ezkutatzea erabakiko du. Errepresaliak jasotzeko beldurrak eta elkarrenganako maitasunak 30 urtetik gora iraungo duen itxialdi batera kondenatuko dute bikotea.

Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga Moriartitarren azken proiektu laudatua da, iragan Zinemaldian arrakasta eta sariak pilatu ostean, aretoetara helduko den harribitxi hau.

Besteak beste, Euskal Zinemaren Irizar saria; Gidoi Onenaren Epaimahaiaren saria eta Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra Zinemaldian; Euskal Gidoigileen Elkarteak banatutako Euskal Gidoi Onenaren saria; Feroz Saria… eskuratu ditu jada, luze datorren bide baten hasiera besterik egin ez duenean.

Ikusi hemen Gaizka Izagirre kolaboratzaileak filmaren inguruan idatzitakoak.

.

Sorry We Missed You

Ricky, Abby eta haien bi haurrak Newcastlen bizi dira. Familiak oso harreman estua du. Ricky lan batetik bestera dabil; Abbyk adinekoak zaintzen ditu, eta gogoko du bere lana. Gero eta gehiago egiten dute lan, baina badakite ez dutela inoiz lortuko nahi duten segurtasun ekonomikoa eta ez direla inoiz etxejabe izango. Rickyk aukera bat ikusiko du orduan, aplikazioen iraultzari esker. Bikoteak den-dena jarriko du apustu horret. Abbyk bere autoa salduko du Rickyk furgoneta erosi eta bere kontura lan egin dezan: azkenean bera izango da bere nagusi. Mundu modernoa familiako sukaldean sartuko da, eta bestelako etorkizun bat eskainiko die.

Aurreko proposamenaren antzera, film honek ere arrakastaz beteriko harrera jaso zuen Donostia Zinemaldian. Azkenerako, Europear Film Onenaren Saria eskuratu zuen.

.

Terminator: Dark Fate

Etorkizun urrunetik orainaldira bidaiatu duen Terminator likidoa izango da borrokatu beharreko mehatxua; Sarah Connor eta gizaki eta cyborg kreatura baten arteko nahasketa den izaki berezi bat, aldiz, hura garaitzeko bidea.

.

Doctor Sleep

The Shining (1980) film gogoangarriaren ondorengo berantiarra, Stephen King eleberrigileak sinatutako lan berean oinarritutakoa. Aurreko filmeko gertakariak izango ditu abiapuntu, urte mordoa igaro eta gero. Hala, koxkortutako Danny Torrance izango da protagonista oraingoan, haurtzaro garaiko minak ezin gainditu, egunerokoan alkoholismo eta haserre arazoak pilatzen dituena.

.

Los Rodríguez y el más allá

Famili arrunta baten estereotipoaren mugen barruan daude Rodrigueztarrak. Edo hori pentsatuko dute, hil berri den aitonaren sekretua ezagutuko duten arte. Izan ere, familia-etxeko gauzak biltzen ari direla, mundu paralelo batean igarotzeko ate kosmiko batekin egingo du topo Nikolas txikiak. Kaosa eta nahasmena izango dira nagusi, jaso berri duten botere horren kontrola menperatzen ikasten duten arte.

.

A Shaun the Sheep Movie: Farmageddon 

Hodeien artean azaldutakoa argi arrotz batzuen agerpenak alarma guztiak piztuko ditu Mossingham herri lasaiean. Bizilagun guztiak aztoratuko ditu estralurtar txiki baten agerpenak, beldurra nagusituko da herrian eta mehatxu ezezagunarekin amaitu beharraren premia. Shaun ardia izango da etorrerarekin poztuko den bakarra.

Estreinaldiak: Azaroak 1
Zinea.eus

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude