Axel heroi txikia, zinema euskaraz

Axel heroi txikia, zinema euskaraz

“Axel, heroi txikia” bihar, abenduak 16, estreinatuko da euskaraz EAE eta Nafarroan, Zineuskadik sustatzen duen Zinema Euskaraz programari esker.

Leo Leek idatzitako eta zuzendutako filmak, “Kakahuete Planeta jasaten ari den lehorte larria du abiapuntu. Ur gabeziak Bonta kaktusari eragiten dio, planetako biztanleak urtetan zehar elikatu dituen landareari. Hori horrela, Baraboo, desertuan kokatuta dagoen hiria, aldaketa klimatikoaren ondorio lazgarriak pairatzen ari da bereziki.

.
Axel, Barabooko gazte zalapartaria da. Egun batean, Bontas basoak hiria salbatuko duenaren ametsaldia izango du eta Bontas basora bidaiatzea erabakiko du, Jono bere lagun lotsatiarekin batera. Iman Beltza Bailarako harri flotatzaileen bitartez egiten duen bidaian zehar arrisku handiekin egingo dute topo, baina lagunak ere egingo dituzte, Pootron izeneko ostruka erraldoia esaterako, zeina bere lagun leiala bilakatuko den. Bere buruari benetako heroi bat dela erakusteko, ordea, Axelek Musker Erregeari egin beharko dio aurre. Musker Erregeak Bonta basoko landare guztiak bere menpe izatea eskatuko du Gaga printzesa askatzearen truke”.
.
Zinema Euskaraz programak herritarren eskura euskal balio zinematografikoak sustatu, euskararen erabilera komunikazio kultural gisa erabili eta aisialdi arloan normalizazioa bultzatuko duen filma sorta jartzea du helburu. “Axel, heroi txikia” aurten diruz laguntzen den hamalaugarren filma da.
.
Axel heroi txikia, zinema euskaraz
.
Zinema areto hauetan proiektatuko da:
.
  • Durango (Zugaza)
  • Bilbao (Multis)
  • Lekeitio (Ikusgarri)
  • Gasteiz (Florida)
  • Portugalete (Dock)
  • Uharte (Itaroa)
  • Donostia (Antiguo Berri)

.

Axel heroi txikia, zinema euskaraz

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta FundaciĆ³n Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.