Auxen da era etorri dana

Auxen da era etorri dana –

Euskal Gaizkileak podcastak Euskal Herrian gertatutako krimenak fikzionatu eta narrazio moldean zabaltzen ditu, eta bere osagai garrantzitsuenetako bat hizpide den krimenari buruzko kantua da. Kasu askotan belaunaldiz belaunaldi iritsi dira guregana abesti horiek; beste batzuetan bertso paperak ailegatu dira, eta guk musikatu; gainontzekoetan ez da ez bata eta ez bestea iritsi, eta horrelakoetan kantuak sortzeko eskatu diegu zenbait musikariri.

“Beizamako krimena” Gaizkileak serieko seigarren atala da, eta bertan Beizamako Korosagati baserriko hilketen nondik-norakoak kontatzen dira. Bertako ama eta alaba erail zituzten 1926an, eta krimenak eta krimenaren ondotik etorriko zen atxiloketa uholdeak Gipuzkoa osoa aztoratu zuten.

Gaiaren bueltako bertso sorta idatzi zuen Patxi Erauskin bertsolari zaldibiarrak. Erauskinen bertsoak idatziz iritsi dira gaur arte, baina inork musikatu ez zituenez Joseba Tapia arduratu zen lan hartaz. Hemen duzue Erauskin Errotariren bertsoekin eta Tapiaren trikiti eta ahotsarekin ondutako fruitua.

Auxen da era etorri dana
bertso batzuek jartzeko,
kulparik gabe preso egon diran
itsasondotarrantzako;
letra bat ez da izango
inor ofenditutzeko,
eskerrak onak lege-gizonak
zeuzkatela libratzeko.

Millaz ondoren bederatzi eun da
ogei ta seigarren urtean,
Azaroaren amalaueanegun senalamentean,
negargarri bat gertatu zana
Guipuzkoa”ko partean,
Beizama erriko korosagasti
baserri etxe batean.

Etxe orretan bizi ziraden
ama ta alaba bakarrik,
lanean zintzo saiatzen ziran
egin gabetan oporrik;
egun orretan arkitu ziran
biak ill da otziturik,
Euskalerrian ez da gertatu
askotan orrelakorik.

Jazinta odriozola beste alaba
neskame zegona Tolosa”,
egun orretako amaikaetan
etxe ortara igo zan;
bere ama ta aizpea illak
billatutzaille bera zan,
aditzerakin ala errira
destetxaetan joan zan.

Jazinta bera parte ote zan
jarririk errezoloso,
kulparik gabe egota”re
izan zeikean akaso;
zerbaitegatik sartua zuten
bigarren aldian preso,
ez da gainera libratu ere
garbi jakin arte oso.

Agintariak saiatu ziran
nun billatuko usaiak,
ama-alaba il zituztenak
agertutzeko etsaiak;
lendabiziko artu zituzten
ijitano ta artzaiak,
kulparik gabe preso, etzeuden
aien biotzak lasaiak.

Andik urrena Itsasondo”ko
Lizarditara jo zuten
aurrean artu Azpeitia”ko
kartzelara zuzen-zuzen;
periodiko batzuek berriz
gezur aundiak zabaltzen,
oiek kulpante ornen zirala
baita”re askok sinisten.

Eriotz aiek bateonbatek
egin zituan serio,
esan lezake elkarrengana
asko zutela odio;
aizken orduan guztion aitak
kontuan artuko dio,
zenbait familik negar egin du
kaso ori zan medio.

Aita semeak, ama-alabak,
senar eta emaztiak,
izan dituzte oso garratzak
gau t”egun, jai ta astiak;
kulparik gabe eraman bear
oinbeste pena tristiak,
orain etxean libre daude ta
aztu bitzaie guztiak.

Ondo dakigu iltzaile oien
billa zorrotz dabiltzala,
denok nai degu gaizki eginak
arren argitu ditzala;
merezi du-tabizia kendu
edo betiko itzala,
kulpa gabe preso egotetikan
Jainkoak libra gaitzala.

Maiatz illaren ogei ta batean
ta larunbat arratsian
itzenekoak aita-semeak
erabat libratu zian;
poz-dardara bat sartu zitzaigun
askori bai biotzian,
lo-gurerikan inork etzeukan
oiek errian sartzian
aien biotzak lasaiak.

Orra azaldu kulparik gabe
nola egonduak diran,
inorentzako mesederik ez,
familientzat galeran;
onra emanaz bertsoak kanta
mundu guztien aurrian,
iltzaile krimen lapurrik ezta
Itsasondoko errian.

Joseba Tapia (Lasarte-Oria, 1964) soinu jotzailea eta trikitilaria da. Trikitiaren arloa gehien aldatu duen gaur egungo trikitilarietako bat da. Musika tradizionala berritzen dituen hainbat lan argitaratu ditu, adibidez Tapia eta Leturia Band, eta antzinako abesti asko berreskuratu ditu, tartean Karlistaldietakoak eta Espainiako Gerra Zibilekoak. 2022an Adarra Saria jaso du bere ibilbide oparoagatik.

Auxen da era etorri dana
Arg: Dani Blanco (ARGIA)

Diskografia

Bakarka

  • Apoaren edertasuna (Gaztelupeko Hotsak argitaratua, 1998)
  • Québec: hamalau kantu independentziarako (Gaztelupeko Hotsak, 1999)
  • Agur Intxorta maite (Gaztelupeko Hotsak, 2001)
  • Real Politik (Zakurraren Biolina, 2006)
  • Eta tira eta tunba (Zakurraren Biolina, 2010)
  • Tximela Kapitainaren izarrak (Zakurraren Biolina, 2013)
  • Besamotzak (Gaztelupeko Hotsak, 2017)
  • Zorrotzako portuan aldarrika (Gaztelupeko Hotsak / Lokatzetan play, 2018)
  • Tranpaldo (Zakurraren biolina, 2019)
  • Egon edo ez egon (Zakurraren biolina, 2021)

Tapia eta Leturia

  • Euskadiko Trikitixa Txapelketa (IZ, 1986)
  • Jo eta Hautsi (Elkarlanean, 1987)
  • Euskadiko Trikitixa Txapelketa (IZ, 1988)
  • Tapiatarren Trikitixa (Elkarlanean, 1989), familian eginiko diskoa, osabekin eta lehengusuarekin batera.
  • Juergasmoan (Elkarlanean, 1990)
  • Dultzemenoa (Elkarlanean, 1992)
  • Tapia eta Leturia Band’ (Elkarlanean, 1995)
  • Canada Tour (1996), Dultzemenoa diskoaren Kanadarako edizio berezia.
  • Tapia eta Leturia Band: “Ero”‘ (Elkarlanean, 1997)
  • 1998 (2 CD) (Elkarlanean, 1998)
  • Bizkaiko Kopla Zaharrak (Elkarlanean, 1999), Xabier Amurizarekin.
  • Hain zuzen (Gaztelupeko Hotsak, 2002)

Zaldibobo

  • Basajaun (1992, Elkar)
  • Aio! (1996, Elkar)

Hiru Truku

  • Hiru Truku (Nuevos Medios, 1994).
  • Hiru Truku II (Nuevos Medios, 1997).
  • Nafarroako Kantu Zaharrak (Metak, 2004).

 

Auxen da era etorri dana

Euskal podcast katea. Zure hizkuntzan mintzo diren istorioak. Entzun!