Aurtengo Sormen Bekak musika izango du oinarri (Durangoko Azoka)

Aurtengo Sormen Bekak musika izango du oinarri (Durangoko Azoka) –

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak bigarren urtez abian jarriko dute Durangoko Azokan emango duten SORMEN BEKA DA. Egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da.

Kultur sorkuntzaren barruan Durangoko Azokak bere baitan hartzen dituen diziplinak izango dira kontuan: literatura, musika, arte eszenikoak eta ikus-entzunezkoak. Aurkez daitekeen proposamena diziplina bakarra edota diziplinen arteko uztarketa izan daiteke. Baina, deialdi bakoitzean diziplina bat hartuko da oinarritzat.

2019an, MUSIKA izango da oinarri, edozein generotakoa (Iaz literatura izan zen).

Sormen beka 18 urtetik gorako sortzaile berrientzako da, banaka zein taldeka (lan bakarra izan dezakete aurrez kaleratua, formatua edozein izan dela ere). Egitasmo sarituak 15.000 euro jasoko ditu, modu horretara sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emango zaio saria, eta lehiaketa bidez hautatuko da irabazlea. Lanak aurkezteko epea irailaren 21ean itxiko da, arratsaldeko 18.00etan.

Aurtengo Sormen Bekak musika izango du oinarri (Durangoko Azoka)

Aurkezpen modua

Proposamenak posta elektronikoz bidaliko dira hurrengo helbide elektronikora: gerediaga@durangokoazoka.eus

.

Aurkeztu beharreko dokumentu batzuk (ereduak durangokoazoka.eus webgunean):

  • Eskaera formularioa

  • Sortzailearan curriculuma eta portfolioa

  • Proiektuaren memoria (motibazioa, luzera, kronograma..)

  • Lanaren lagina mp3 formatuan

Balorazio irizpideak:

  • Proiektuaren kalitatea

  • Gaitasun berritzailea eta originaltasuna

  • Proiektuaren hedatze ahalmena

  • Aurrez aurreko proiektuaren denfentsa

.

Ebazpen prozedura:

Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu. Hauek proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketaren ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen berri 54. Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da.

Urtebeteko epea izango du hautatuak proposamena burutzeko eta 55. Durangoko Azokan (2020an) erakutsiko du emaitza.

Oinarriak, informazio gehigarria eta formularioak honako esteka honetan:

www.duragokoazoka.eus

Aurtengo Sormen Bekak musika izango du oinarri (Durangoko Azoka)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude