Aurkeztu da Elhuyarren Zientzia Azokaren 2017ko ekitaldia

Aurkeztu da Elhuyarren Zientzia Azokaren 2017ko ekitaldia –

Aurkeztu da Elhuyarren Zientzia Azokaren 2017ko ekitaldia

Larunbatean, maiatzak 6, egingo da Euskal Herriko ikertzaile gazteen azoka, Bilboko Plaza Barrian

  • Urtean zehar landutako 110 proiektu zientifiko eta teknologiko aurkeztuko dira
  • Egun osoz izango dira zientzia-tailerrak, gazteen stand-ak, eta eremu profesionalaren gunea, eta kultura zientifikoaz disfrutatu ahal izango da

Atzo, maiatzaren 2an, aurkeztu zuten Bilboko Udaletxean Koldo Narbaiza Olaskoaga jaunak, Bilboko Udaleko Euskara eta Hezkuntza zinegotziak, Amaia Esquisabel Alegria andreak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Ikerketaren zuzendariak, eta Leire Cancio Orueta andreak, Elhuyarreko zuzendari nagusiak 2017ko Zientzia Azoka.

Aurkezpenean izan ziren, halaber, Elorriko BHI institutuko eta Loiuko Lauro ikastolako ikasleak, iazko azokan aurkeztutako lanak eta bizipenak azaltzen.

Aurtengo Zientzia Azoka egitarau bete-betearekin dator. Eguerdiko 12tan hasi eta iluntzeko 9ak arte, ikertzaile gazteek ikasturtean erronka bati edo galdera bati erantzuteko landutako ikerketa-proiektuak eta proiektu teknologikoak erakutsiko dituzte Plaza Barrian. Gazteek urtean zehar eginiko lanak izango dira protagonista. Aurtengo azokan, nobedade gisa aurkeztu dituzte eremu profesionalarentzako gunea eta tailerrak. Hauen artean, azpimarragarriena da ‘Musika-laborategia REC’ izenekoa, sari-banaketaren ondoren jarraipena izango duena: Musika-laborategia PLAY, Las Tea Party DJ’s-en eskutik. Familia osoari luzatzeko eskaintza da aurtengo Zientzia Azoka.

Azoka, datuetan

  • Urtean zehar, Euskal Herri osoko 33 ikastetxetako 12-18 urteko 1.150 gazte aritu dira lanean, 350 taldetan. Horietatik, 110 taldek aurkeztuko dute beren lana Bilbon larunbatean.
  • Guztira, 337 gazte: neskak 176, eta mutilak 161
  • DBH ko 79 talde eta Batxilergoko 26 talde
  • Bizkaia (15 eskolako 79 talde), Gipuzkoa (6 eskolako 19 talde) eta Nafarroako taldeak (3 eskolako 9 talde)
  • Estatuko (Exporecerca eta Galiciencia) eta nazioarteko (Mostra Nacional Portuguesa) zientzia-azoketako irabazleak: 3 talde
  • Lanen gaikako banaketa: 18 biologia-geologia, 4 energia, 12 fisika-kimika, 10 gizarte-zientziak, 1 humanitateak, 32 ingeniaritza-teknologia, 22 ingurumena-ekologia, eta 21  osasuna

Aipatzekoa da, Zientzia Azoka Elhuyarrek antolatzen badu ere, Euskal Herriko Zientzia eta Teknologia Sarearekin elkarlanean egiten dela azoka. Hain zuzen, Ikerbasqueko, UPV/EHUko, Nafarroako Unibertsitate Publikoko, Mondragon Unibertsitateko, Deustuko unibertistateko Ingeniaritza Fakultateko eta Digipen Teknologia Institutuko ikertzaileen laguntza jasotzen dutela gazteek haien lana egiteko.

Eta, ondoren, gazteek zientzia-bizipenak luzatzen jarraitzeko, mundu profesional horretan diharduten Euskaltel Konekta Fundazioak, Iberdrolak, ERABIk, Tecnalia Korporazio Teknologikoak, IK4 zentro teknologikoen aliantzak, CICNanogunek, TZBZ Berrikuntza Taldeak, BTEK Teknologiaren Interpretazio Zentroak eta Iruñeko Planetarioak haiekin batera egonaldiak egiteko aukera emango diete gazteei.

Egitaraua

12:00 Azokaren irekiera ofiziala instituzio eta erakundeen eskutik

Azokak 3 gune nabarmen izango ditu

  1. Arkupeak. Gazteen stand-ak 12:00 – 14:00 eta 17:00 – 19:00 bitartean
  2. Erdigunea: Eremu profesionala eta tailerrak: 12:00 – 18:30 bitartean
  3. Eszenatokia: 19:00etan Sari-banaketa, eta 20:00etan Las Tea Party DJ’s. Musika-laborategia: PLAY

Babesleak: Bilboko Udala / FECYT erakundea (Zientzia eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa) / Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila / Bizkaiko Foru Aldundia / Iberdrola / Euskaltel Konekta Fundazioa, eta Erabi.

Aurkeztu da Elhuyarren Zientzia Azokaren 2017ko ekitaldia
Batxilergoa, DBH, gazteak, ikertzaile, proiektuak, zientzia, zientzia-azoka

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude