Aukeratu dira Kimuak 2021eko katalogoa osatuko duten zortzi film laburrak

Aukeratu dira Kimuak 2021eko katalogoa osatuko duten zortzi film laburrak –

Katalogo berriak fikzioa, dokumentala, animazioa eta esperimentala jasotzen ditu.

Hiru lan euskara hutsean daude; bi, euskaraz eta beste hizkuntza batean; bat, gaztelaniaz, beste bat, gaztelaniaz eta txineraz; eta zortzigarrenak ez du elkarrizketarik.

Kimuak programaren 24. edizioaren deialdira aurkeztutako 47 proposamenak aztertu eta gero, honako zortzi film hauek hautatu dira Kimuak 2021 katalogoa osatzeko: ‘Azaletik azalera’ (Mel Arranz), ‘Berak baleki’ (Aitor Gametxo), ‘Heltzear’ (Mikel Gurrea), ‘Inner Outer Space’ (Laida Lertxundi), ‘Resonancias (Oihartzunak)’ (In?igo Aranburu), ‘Trumoiak’ (Iker Maguregi), ‘Ur azpian lore’ (Aitor On?ederra), eta ‘Zerua blu’ (Lur Olaizola). Etxepare Euskal Institutuak antolatzen du Kimuak programa, Euskadiko Filmategia Fundazioak kudeatzen duena Zineuskadiren laguntzarekin, eta, urtero bezala, euskal film laburren hautaketa hau nazioarteko zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ekimen garrantzitsuenetara bidaliko da, gaurtik hasita.

Aurtengo batzordea honako kideek osatu dute: Vanesa Ferna?ndez –ZINEBI, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiko zuzendaria–, Ainhoa Ferna?ndez de Arroyabe –Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) irakaslea eta ikertzailea–, Vi?ctor Lamadrid –Cantabria en Corto film labur sustapen-katalogoko arduraduna, Cantabria Film Commissioneko koordinatzailea eta Spain Film Commissioneko presidenteordea–, Alfonso Lo?pez –Donostia Kulturako Zine Unitateko teknikaria eta Bang Bang Zinemako kidea– eta Ana Esperanza Redondo –Donostia Zinemaldiko Dokumentazio eta Film Departamentuko eta Hautespen Batzordeko kidea–.

Kimuak 2021 katalogo berriak genero nagusiak jasotzen ditu, hala nola fikzioa, dokumentala, animazioa eta esperimentala. Hizkuntzei dagokienez, filmetako hiru euskara hutsean daude; bik euskara beste hizkuntzaren batekin uztartzen dute (euskara eta ingelesa batek; euskara, frantsesa eta ingelesa, besteak); bat gaztelaniaz egina dago eta beste bat gaztelaniaz eta txineraz; azken batek ez dauka elkarrizketarik.

Honako hauek dira zortzi film laburren inguruko xehetasunak:

  • Azaletik azalera’, Mel Arranz: Animazio esperimentala, elkarrizketa barik.
  • Berak baleki’, Aitor Gametxo: Fikzioa, euskaraz.
  • Heltzear’, Mikel Gurrea: Fikzioa, euskaraz.
  • Inner Outer Space’, Laida Lertxundi: Esperimentala, euskaraz eta ingelesez.
  • Resonancias (Oihartzunak)’, In?igo Aranburu: Fikzioa, gaztelaniaz.
  • Trumoiak’, Iker Maguregi: Fikzioa, euskaraz.
  • Ur azpian lore’, Aitor On?ederra: Animazioa, gaztelaniaz eta txineraz.
  • Zerua blu’, Lur Olaizola: Sormenezko dokumentala, euskaraz, frantsesez eta ingelesez.

.

AZALETIK AZALERA

Mel Arranz (Gasteiz, 1998) zuzendariaren lehen filma da ‘Azaletik azalera’ animazioa, crowdfunding bidez sortutako lana. Lerro eta formen artean, eskuek elkar ukitu, ezagutu eta esperimentatzen dute, azalen arteko mugak hautsi nahian.

Arranz Arte Ederretan graduatu zen UPV/EHUn. 2018 eta 2019 artean unibertsitate-trukea egin zuen Mexikoko UNAMekin, eta ordutik animazioa, bideo- artea eta soinu-artea izan ditu ardatz. Arte erakusketa ugaritan parte hartu du, besteak beste, Montehermoson, Zas Kultur Espazioan eta Amarika Aretoan egindako mostra kolektiboetan. Bere lan artistikoa sormen lantegien irakaskuntzarekin bateratzen du.

.

BERAK BALEKI

Martinek ilusioz betetzen du egunero lan egiten duen platoa. Bere bizitza pertsonalean, berriz, hutsune handi bat sentitzen du. In?igo Aranburuk gorpuzten du euskarazko fikzio honen protagonista, eta Koldo Olabarri, Eneritz Artetxe eta Jokin Uribelarreak osatzen dute aktore-taldea.

Aitor Gametxo (Lekeitio, 1989) zinemagileak narratiba tradizionalak eta esperimentazio formala uztartu ohi ditu. Lan pertsonal ugari zuzendu, idatzi eta garatu ditu. Horien artean daude ‘Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa’ (2013), Maria Elorza eta Maider Fernandez Iriarterekin batera zuzendua, ‘El otro mapa de Abauntz’ (2015), Punto de Vista jaialdiko X-Films atalerako egina, ‘Distantziak’ (2015), Jesus M. Palacios, Maddi Barber eta Cris Ezquerrarekin batera egina ZINEBI jaialdirako, ‘Cicha Symfonia’ (2017) eta ‘Hemen. Gaur. Berriz’ (2020).

Aukeratu dira Kimuak 2021eko katalogoa osatuko duten zortzi film laburrak

.

HELTZEAR

Haizea Oses, Mikel Arruti eta Oier de Santiago dira ‘Heltzear’ filmeko protagonistak. Mende aldaketako Donostian girotutako fikzioa da, euskal gatazka oraindik aktibo dagoenekoa. Sara, 15 urteko eskalatzailea, kanpoan den bere anaiari gutuna idazten ari zaiola, gogor entrenatzen ari da bere bizitzako maila- igoerarik zailenerako.

Mikel Gurreak (Donostia, 1985) bere bigarren film laburra du Kimuaken, 2015ean ‘Foxes’-ekin parte hartu ondoren. UPFn lizentziatu zen eta London Film Schoolen master bat lortu zuen. Bere film laburrak Montreal World Film Festival jaialdian saritu dituzte, eta Londresko Queen Elizabeth Hall eta Madrilgo Fernando Ferna?n- Go?mez zinemaldietan estreinatu dira. 2021eko udan bere lehen film luzea filmatuko du, ‘Suro’, Ikusmira Berriak, Sources2 eta Sam Spiegel Film Laben hasi zuena garatzen. Lehenago burututako lanen artean daude ‘Txoria’ (2013), ‘Rojo en el agua’ (2010), ‘Los gatos del tejado’ (2009) eta ‘Primo’ (2008).

.

INNER OUTER SPACE

Laida Lertxundi zinemagile eta artista ezagunaren azken pieza esperimentala da ‘Inner Outer Space’. Gogoeta laburra da, barnekotasunaren eta ekologiaren, indibidualaren eta komunitarioaren artean kokatutako ideien geografiari buruzkoa.

Profesionalak ez diren aktoreek hainbat zentzumen-ariketa egiten dituzte, besteak beste, elkarrizketa telepatikoak, begiak estalita dituzten paseoak eta “Plain air” marrazkiak Euskal Herriko itsas paisaietan eta mendietan. Horrela, ukitzeko eta post-konfinamenduak markatutako errealitate batean egoteko nahia jartzen dute martxan. Helena Estrela, Ren Ebel, Martina Ruiz Ameztoy, Unai Ruiz Ameztoy, Kai Rui?z Ameztoy, Mariana San Sanchez Bueno eta Jessica Lee aktoreek hartuko dute parte.

Laida Lertxundi (Bilbo, 1981) Los Angeles eta Euskadi artean bizi eta lan egiten du. 2012ko Whitneyko Bienalean eta SSIFF, Locarno, Toronto, Rotterdam, New York eta Gijon bezalako jaialdietan proiektatu dira bere filmak, baita New Yorkeko MoMa, Tate Modern eta Whitechapel Gallery (Londres) ere. Matadero Madrid, LUX (Londres), Tramway (Glasgow), FuturDome (Milan), fluent (Santander), Tabakalera (Donostia), Azkuna Zentroa (Bilbo), Marta Cervera, Katonah Museum of Art (New York), Los Angelesko Hammer Museum, Habanako Bienal eta Lyongo Biennale museoetan erakusketak egin ditu. Bere Landscape Plus (Mousse Publishing y fluent) liburua 2019an argitaratu zen. Bere lana LUXek banatzen du Londresen eta Reina Sofia Arte Zentroaren bildumaren zati da.

.

RESONANCIAS (OIHARTZUNAK)

In?igo Aranburu zuzendaria eta protagonista dela, fikzio labur honetan atzo grabatutako soinuak eta ahotsak gaur erreproduzitzen dira erresonantzia kaxa handi batean.

`Resonancias (OIHARTZUNAK) ? In?igo Aranburu (1971) aktore donostiarraren lehen lana dugu. Aktore bezala, `Handia ? (Jon Garan?o eta Aitor Arregi), `Hil kanpaiak ? (Imanol Rayo), `Los europeas ? (Victor Garci?a Leo?n) eta `Diecisiete ? (Daniel Sa?nchez Arevalo) filmetan egindako lanak nabarmendu behar dira. `Mateoren ama ? (Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga) film laburraren protagonista izan zen, eta Zinema Culpable de Vila-real jaialdian (Castello?) aktore onenaren saria jaso zuen

.

TRUMOIAK

Bi anai hondartzan jolasten dabiltza petardoekin. Jabegabe dirudien autokarabana bat aurkitu eta barrualdea aztertzen dute. Arriskuak erakartzen ditu, hori da haien harremanaren oinarria. Peio Bilbao, Tasio Bilbao eta Daniel Go?mara dira fikzio honen antzezleak.

Iker Maguregi (Getxo, 1996) Ikus-entzunezko Komunikazio graduduna eta Zuzendaritzan espezializatua da. Azken otsoa (2018) gradu amaierako lana, ZINEBIn eta Zaragozako Zinemaldian aukeratua izan zen, besteak beste. ESCACen burutu berri duen Zinema Zuzendaritza Masterreko lana da TRUMOIAK.

.

UR AZPIAN LORE

“Ezin nion inori ezer kontatu. Bakarrik nengoen”. Animazio honen protagonista bakarrik dago, eta inori kontatu ezin dion sekretu bat dauka.

Aitor On?ederrak (Deba, 1983) bigarren aldiz hartzen du parte Kimuaken, ‘I Said I Would Never Talk About Politics’-ekin parte hartu baitzuen, 2015ean, katalogoan. Bestalde, ‘Beti bezperako koplak’ (Kimuak 2016) eta ‘Areka’ (Kimuak 2017) obra kolektiboetan ere parte hartu zuen.

On?ederrak kezka artistiko asko ditu, ikus-entzunezko arteen bidez adierazten dituenak. Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta Madrilgo Complutense Unibertsitatean, eta 2008an Animadeba Animazio Zinemaldiaren Nazioarteko Jaialdia sortu zuen. 2009tik ikus-entzunezko sortzaile eta ilustratzaile gisa lan egiten du.

Aukeratu dira Kimuak 2021eko katalogoa osatuko duten zortzi film laburrak

.

ZERUA BLU

1954ko urtarrilaren 24ean, 22 urteko Mamaddik itsasontzi bat hartu zuen Le Havretik New Yorkera. Baina bere bidaia lehenago hasi zen herriko zineman, pantailatik atera eta inoiz desagertzen ez diren irudiekin: Cadillac ederra, neska gaztea, zerua blu.

Euskara, frantsesa eta ingelesa uztartzen dituen dokumental hau, Lur Olaizola (Donostia, 1988) zinemagile eta programatzailearen bigarren filma da. Pasa den urteko ZINEBI Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdian estreinatu zen eta Espainiako Film Labur Onenaren Sari Nagusia eskuratu zuen.

Lur Olaizola Tabakalerako zinema departamentuko koordinatzailea eta Eli?as Querejeta Zine Eskolako irakaslea. Zinemagile gisa ‘Xulia’ (2019) piezarekin hasi zuen bere ibilbidea eta ‘Hirugarren koadernoa’ proiektuan lanean ari da egun. ‘Hasieratik. Zinema feministaren historiak’ zikloa ere programatzen du Tabakaleran eta Artiumen.

Aukeratu dira Kimuak 2021eko katalogoa osatuko duten zortzi film laburrak

Aukeratu dira Kimuak 2021eko katalogoa osatuko duten zortzi film laburrak

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.