Atsotitzak
Sautrela literatura saioaren azken aldian (2006ko udazken-neguan), atsotitz zenbait erabili genuen sarrerako aforismo moduan. Denak XVII mendean bilduak.
– Caiola eguin denian, choria hil
– Atc’erri, ots’erri
– Ilhumbeco lana, egu-arguiz agueri
– Orratzac bano hariac luciago behardu
– Campoan lilirita, etchian marguerita
– Artzainaren emaztia, arratsian eder
– Dançatu nahi eztena, eztohala dancala
– Orhico choria, orhin laquet
– Dugunian bonbon, eztugunian egon
– Ago nescachia ago, ukhanen dun haritz edo phago
– Eztuan oro, emaile hon
– Buztana lastozcoa duena suaren bildur
– Orga gaiztoenac carrancaric handiena.
– Balizco olaac, burnia guichi.
Niri hauek gustatzen zaizkit (hauek ere XVII. mendekoak):
–Ceinua ençun nahi eztuianac ez corda tira
–Ez nahi ahal dudana; ez ahal nahi dudana
–Darrayonarenzat da icia
–Goiz gorri, euri daidi; arrats gorri, eguraldi
–Baquea ezta diruz erosia
–Bat milaren, eta ez mila baten
–Albiriste, eztaquianac hobe uste