Atsotitz lehiaketa

Atsotitz lehiaketa –

Atsotitzak* gure euskal kulturaren osagai garrantzitsuak dira, horien bidez euskal pentsaera eta hainbat kontu ulertzeko gakoak ematen dizkigutelako.

Horregatik Iberba aholkularitzak eta Oskia Karrera argazki estudioak Atsotitzen Lehiaketa hau abian jarri dute atsotitzak eta irudigintza bultzatzeko, gauza biak uztartuta.

Baina lehiaketa horren bidez sormena ere landu nahi denez, esaera zaharrak ez ezik berriak ere sortzeko aukera dago, gaur egungo bizimoduak sortzen dituen egoera berriei egokituta egon daitezkeenak.

Oinarriak

  • 1. Parte hartzaileek atsotitz bat irudi batean txertatuta aurkeztuko dute. Gehienez 3 aurkeztu daitezke.
  • 2. Irudiak abenduaren 31 baino lehen hona bidaliko dira: 656 30 37 67 edo info@kukubat.eus
  • 3. Bozketa: bi taldek bozkatuko dute, batetik nahi duten guztiek telegramen talde honetan egin dezakete (https://t.me/joinchat/V3pRoB0sVCA2emeBCOaUvw) urtarrilaren 5etik 31ra eta bestetik irudigintza eta euskera arloko 5 epaimahaikidez osatutako talde batek ere bere bozketa egingo du. Emaitza otsailean jakinaraziko da.
  • 4. Irabazleak 100 euroko saria jasoko du.

Oharrak

  1. Euskerak duen altxor handienetako bat bere hitzen bidez gorde izan den jakinduria da. Horregatik guk “esaera” eta “atsotitza” berben artean bigarrena aukeratu nahi izan dugu, hitz hori oso adierazgarria delako. “atsotitza” garai baten adineko jakintsu baten aholkua adierazi nahi zuen baina kasu honetan emakumeen aholkua. Gaur egun, ordea “atsoa” zentzu negatiboa izan dezaken baina hor ikusten da azken urteak edo mendeetako aldaketa bat izan dela. Beraz, itzul diezaiogun “atso” hitzari dagokion maila!
  2. Lehiaketa hau hiru hilean behin egin nahi dugu eta, horretarako, 100 euroko sari bat emateko prest dauden entitate, enpresa edo saltokiak bilatzen ari gara.

 

Informazio gehiago:

Kukubat: kukubat.eus/atsotitzak

Oskia karrera: oskiakarrera.com

Atsotitz lehiaketa

Euskalerria-Nafarroako turismo etno-kulturala

3 pentsamendu “Atsotitz lehiaketa”-ri buruz