“Ataun of the Dead”, Zumalakarregi Ajuria Eneara bidean


Zumalakarregi berpiztu behar da lehendakari abertzalerik ez baita. Halaxe ekiten dio zonbi generoko film labur honek; Xabier Padin eta Beñat Iturrioz ibili dira zuzendari lanetan. Trailerrak aurreratzen du “Ataun of the Dead” filmak nondik jotzen duen.

“Lehendakaritzara, trikimailuen bidez,lehen lehendakari ez-nazionalista iristen denean hirugarren karlistadarako hazia sortzen da eta bi zientifiko karlistak Zumalakarregi berpizten saiatuko dira. Esperimentuan idiazabalgo gazta lehiaketan aurkeztuko duten gazta kutsatu egiten da eta ondorioz Ataundar guztiak zonbiak bilakatzen dira gazta janagatik…”

 

Zonbi gudaroste karlista erabili dute izenburu Berrian. Baina, auskalo aurrerantzean emango dizkioten izenak. Gure historiari buruz gure zonbiekin errodatutako filma, euskal tradizioen klixeak eta zonbi generokoak nahastuta; zonbi muslariak akaso? Xabier Padin eta Beñat Iturriozek zuzendu dute film laburra eta beste bi sortu nahi dituzte: Agirre lehendakaria banpiro izango dena eta Antso Handia momia.

“Ataun of the Dead” filmak Faceboooken duen orrian aurkituko duzu non ikusi.

ataun, Karlistak, zinea, zonbiak, Zumalakarregi

2 pentsamendu ““Ataun of the Dead”, Zumalakarregi Ajuria Eneara bidean”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude