[Zinema Euskaraz] Asto Erregea

[Zinema Euskaraz] Asto Erregea –

“Asto Erregea” filma bihar estreinatuko da Hego Euskal Herriko zine aretoetan, Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker.

“Asto Erregea” umorezko eta abenturazko filma da, eta ekologia, animalienganako errespetua eta maitasuna bezalako gaiak lantzen ditu, baita zenbait balio politikoen aldeko defentsa egin ere: demokrazia eta inposatutako sistema politikoen eta ustelkeriaren aurkako borroka, adibidez. Film pakistandarra aurten Zinema Euskaraz programak aurkezten duen hamaikagarren animaziozko ekoizpena da.

Aziz Jidanik zuzendutako filmak hauteskunde kanpaina baten istorioa kontatzen du. Lehoi Erregea, oihaneko burua, erretiroa hartzekotan da, eta bere ondorengoak sinesgarritasuna irabaz dezan, Miss Fina aholkulariarekin batera hauteskundeak deitzea erabaki du. Mangu asto apala zoriontsua da bere garbitzaile bizimoduarekin, baina ustekabean herritarren hautagai bihurtuko da; eta Hantusteusi, Lehoi Erregearen legezko oinordekoari, aurre egin beharko dio.

[Zinema Euskaraz] Asto ErregeaManguk baina, ez daki bere hautagaitza Miss Finaren plan maltzurraren parte dela. Honen asmoa, Lehoi Erregea tronutik kentzea da, eta haren semea ondorengotzatik kanpo uztea. Hartara, tronua kontrolatzeko aukera izango du, bere agindupean dagoen hautagai baten bidez. Lortuko ote du Manguk emandako hitza betez errege izatea? Ala, Miss Finaren txotxongilo hutsa izango ote da? Has bedi hautekunde kanpaina!

.

Non ikusi?

Filma honako zine-aretoetan estreinatuko da euskaraz:

  • Golem Alhóndiga (Bilbo)
  • Getxo Zinemak (Getxo)
  • Torrezabal zinema (Galdakao)
  • Zugaza zinema (Durango)
  • Florida zinemak (Gasteiz)
  • Principe zinema (Donostia)
  • Niessen Zinemak (Errenteria)

[Zinema Euskaraz] Asto Erregea

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.