Asteartean ikusi makusi

Arratsaldean

Naomi Kleinen The Shock docktrine liburuan oinarritu da dokumental hau egiteko Michael Winterbottom. Zuzendari ingelesak beti harritzen du, lan bakoitzean aurrekoaren ezberdina den proposamena egiten baitu. Iaz Genova ekarri zuen Zinemaldira eta saritua ere izan zen.

16:00etan, Kursaal 1ean.

Elizabeth Taylor eta Paul Newman Richard Brooksen Cat on a hot tin roofen. Zenbaitentzat txorakeria izango da hainbeste film berri eta ezberdin ikusteko aukera edukita klasiko hau hautatzea, baina ez du hutsik egingo. Zoragarria izaten jarraitzen du.

19:30etan, Principe 2n.

Gauean

Zabaltegik Jim Jarmuschen azkena ikusteko plana proposatzen digu: The limits of control. Zenbaitek esango du, aspaldikoen aldean maila baxuagokoak direla bere azken lanak, baina zerbait badu oraindik orain zuzendari honek. Pertsona misteriotsu baten bidaia kontatzen du Espainian zehar. Pertsonaiaz ez dakigu ezer, eta horretan datza filmaren misterioak.

21:15etan, Victoria Eugenian

Turtles can fly gustatu bazitzaizun, eta Argian zuzendari kurduak emandako elkarrizketa arretaz irakurri baduzu, proposamen egokia izan daiteke Kasi az gorbehayeh irani khabar nadareh. Bi musikari kartzelatik aterako dira, eta elkarrekin talde bat osatu nahi dute, eta saiakera horretan Teherango azpiak erakutsiko dizkigute. Zabaltegik aurkezten du.

23:00etan, Principe 7n.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.