Asteartean hasiko da Feministaldia

Plazandreok emakumeen plataforma politikoak bosgarren Feministaldia egingo du datorren aste honetan Donostian. Etzi hasiko da Antzoki Zaharrean Louise Bourgeoisen The mistress, the spider and the tangerine filmarekin eta hurrengo ekitaldiak Artelekun egingo dira.

Ohi bezala, mahai-inguruak, tailerrak eta aurkezpenak egingo dira. Hauxe da egitaraua:

  • Abenduak 14. Antzoki zaharra, 20:00: “Louise Bourgeois: the mistress, the spider and the tangerine”. Amei Wallach & Marion Cajori
  • Abenduak 17. Arteleku, 19:00: Mahai ingurua: Políticas culturales y políticas de igualdad: ¿realidades paralelas? (Leire Vergara eta Santiago Eraso ) .21:30Performancea: Nerea Miranda, Polyxeni Canditi Dalloway Stavrou, Diana Pornoterrorista.
  • Abenduak 18. Arteleku 10:00 – 14:00 autodefentsa tailerrak Maitena Monrorekin, eta arte feministako tailerra Patirke Arenillasekin. 13:00 II. Masa Kritiko Feminista.17:00etan aurkezpenak: Kataliñakekn eskutik Zer ikusia du bizikletak feminismoarekin?; June Fernandezen eskutik,  Pikara magazine. Eta Raquel/Lucas Platerorekin, La repolitización de la agenda LGTBQ. 19:00etan dantza: dA cAPO. Olatz de Andrésekin. 20:00etan performancea: Toxic Lesbian, Sayak Valencia Triana, Gudari Kings. 22:00etan Kontzertua: Cathy Claret eta jarraian Plácida ye-yé DJ-a.

Feministaldia 201en kartela

Irudia | Feministaldia 201en kartela | Plazandreok | LGPL

Zer duzu buruan “Asteartean hasiko da Feministaldia”-ri buruz