Asmakizuna

images9.jpg
Uste dut Joxe Miel Barandiarani irakurri niola. Harrez gero sarritan erabili dut, neure azken nobelan ere badator, ITURRINO HANDIAn. Antza, asmakizun herrikoia da edo, bederen, halaxe daukat nik gordeta buruan. Honela dio bi artzainen arteko hizketak: Nik zuri ardi bat ematen badizut, ardi kopuru berbera edukiko dugu, baina bat kentzen badizut, zuk halako bi edukiko ditut (doblea, alegia). Zenbat ardiko artaldea du hitz egiten duenak (Ak), eta zenbat isilik dagoenak (Bk)?

Oharra: baliteke hemen azpiko idatzietan baten batek emandako soluzio zuzena egotea. Beraz, jolasean parte hartu nahi baduzu, horiek irakurri baino lehen pentsatu zeuk zenbat ardi dituen artzain bakoitzak, Ak eta Bk. Ikusi eta gero, salda bero. Horrek ez du balio. Ez da hain zaila. Milatik beherako artaldeak dira, behintzat. Kar,kar.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

4 pentsamendu “Asmakizuna”-ri buruz