Arte[faktua] 158: Bilbon jazo zen txabolismoaren fenomenoa aztertu du López Simón idazle eta historialariak

Arte[faktua] 158: Iñigo López Simón idazle eta historialaria – 

Iñigo López Simón izango da aste honetako elkarrizketatu nagusia. Historian doktorea, arlo bereko irakaslea da Bigarren Hezkuntzan. Lehenengo lan literarioa duen Bilboko etxola batean (Elkar) saiakera aurretik egindako doktoretza-tesiak sortutako grinatik eratorri, eta 2020an eskuratutako ‘Tene Mujika’ bekari esker osatutakoa da. Historia eta literatura uztartuz, basauriarrak, XX. mendearen erdialdean, hazkunde industriala eta migrazio masiboak arrazoi, Bilbon izandako txabolismoaren fenomenoa aztertu du; horrela, etorkinen egoera sozio-ekonomikoaren erretratua egin du. Yolanda Mendiola aurkezlearekin Guggenheim inguruan bilduta, López Simón liburuaren katalizatzailea izan den testuinguruari buruz solastuko da.

López Simonek, elkarrizketaren hondarrera, aspaldiko laguna duen Danele Sarriugarte idazle eta itzultzailea gonbidatuko du. Sarriugartek plazaratutako azken lana duen Henry David Thoreau-ren Walden (Katakrak) saiakera ekologistaren itzulpenak 2021eko Nafarroako Liburudenden Elkartearen euskarazko libururik onenaren saria jaso du.

Letren bidaiak atalean, programa Cesare Pavese egilearengana hurbilduko da, Aritz Gorrotxategi poetak olerkigile eta prosalari italiarra idazle handitzat baitu, genero guztietan idazle trebea izateaz gain, itzal handikoa delako. Gorrotxategik Paveseren bizitza zailari buruz ere hitz egingo du.

Ainara Aiestaran irakurle hernaniarraren eskutik iritsiko da aste honetako literatura gomendioa. Goizalde Landabasoren Krakovia (Erein) eleberria aukeratuko du horretarako.

Amaiera gisa, Garazi Karrera ikus-entzunezko komunikazioko ikasleak eginiko “booktubea” erakutsiko dugu. Oraingo honetan, bideoa Alaine Agirreren Karena (Elkar) nobelari eskainia izango da.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.

Arte[faktua] 158: Iñigo López Simón idazle eta historialaria

Arte[faktua] 158: Iñigo López Simón idazle eta historialaria

Saio gehiago…

Arte[faktua] 146: Covid-19 gaitza abiapuntu duela idatzi du Iñaki Segurolak ‘Koiteretzia’ eleberri dialogikoa

Arte[faktua] 149: Fermin Etxegoienen ‘Totelak’ eleberria, ‘nor gara gu, zer gara gu’gintzari buruzkoa

Arte[faktua] 150: Uxue Apaolazaren ‘Bihurguneko nasa’ ipuina arazo moraletan arakatzeko bide bezala

Arte[faktua] 153: ‘Krakovia’, Goizalde Landabasoren lehen eleberria, bizipenetik sortutako fikzioa

Arte[faktua] 155: ‘Gu gabe ere’, Itziar Ugarte Irizarren haurtzarotik heldutasunerako gogoeta poetikoa

Arte[faktua]157: ‘Garen hori’, Ana Urkizaren euskal izatearen gaineko azterketa

 

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude