Arte[faktua] 98: Maite Lopez Las Heras, “Safo. Poesia guztia”, Juan Ramon Makuso, Jon Villapun

Arte[faktua] 98: Maite Lopez Las Heras –

Maite Lopez Las Heras poeta eta itzultzaile azkoitiarra izango dugu aste honetako ‘Artefaktua’n. “Safo. Poesia guztia” poema liburua kaleratu du Balea Zuria argitaletxearen eskutik, olerkari greziarraren lana euskarara ekarriz. Filologia klasikoan lizentziaduna da Lopez, eta lanbidez Elgoibarko ikastolako irakaslea. Bertako San Pedro auzoan elkartuko dira Yolanda Mendiola eta biak.

Juan Ramon Makuso poeta eta Balea Zuriako editorea batuko da Lopez eta Mendiolaren solasaldira. Maiterekin liburua argitaratu arteko prozesu eta harremanaz, klasikoak euskaratzearen inguruko desafioaz edota hauek merkatuan duten lekuaz hitz egingo dute, besteak beste.

Aste honetan, Jon Villapun kazetariak, Jon Arretxeren “Arrutiren banda” liburua gomendatuko du Irakurlearen tartean.

Bestaldetik, Irakurket[arte]a atalean, Elena Caballero “La Basu” rap kantariak, bere esperientziatik, musika estilo hau abesterakoan hartu beharreko zenbait gakoz hitz egin eta berorrek sortutako kanta bat abestuko digu.

Horretaz gain, Durangoko kaleetan ibiliko gara literaturaren inguruko galdera sorta batekin, bertakoen irakurketa joera eta zaletasunak ezagutzeko asmotan.

Hau guztia, saioa osatzen duten Galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioekin batera, larunbatean, arratsaldeko 13:00etan, ETB1en.

Arte[faktua] 98: Maite Lopez Las Heras, "Safo. Poesia guztia", Juan Ramon Makuso, Jon Villapun
Ikusi solasaldiaren aurrerapena hemen
Arte[faktua] 98: Maite Lopez LasHeras, “Safo. Poesia guztia”, Juan Ramon Makuso, Jon Villapun

Arte[faktua] literatur saioa ETBn