Arte[faktua] 97: Agustin Arrieta, “Gogoeta-bide irekiak”, Iñigo Martinez, Patri Urkizu

Arte[faktua] 97: Agustin Arrieta –

Agustin Arrieta filosofo errenteriarra izango da larunbat honetako atalean protagonista. “Gogoeta-bide irekiak” izeneko saiakera da bere azken lana. Bertan, gaur egun pil-pilean dauden hainbat gai eta termino jorratu ditu egileak: umorea, egia, egia-ostekoa, immoralitatea, adierazpen askatasuna edota gorroto hizkuntza. Hauetaz arituko dira Yolanda Mendiola eta biak, besteak beste.

Iñigo Martinez batuko da saioaren erdialdean elkarrizketara. Arrietaren ikaslea izan zen Iñigo, hau ere filosofoa. Aipatutako liburuaren inguruan duen iritziaz, egungo hezkuntza sistemaren egoeraz edota filosofiari aurreikusten dioten etorkizunari buruz arituko dira biak.

Aste honetan, Arte[egileak] tartean, Patri Urkizu idazle lezoarra zertxobait gehiago ezagutzeko aukera izango dugu.

Bestalde, Arte[saltzaileak] atalean, Durangoko Hitz liburu dendan izango gara Gaizka Olabarri liburu saltzailearekin hizketan.

Horretaz gain, Iraia Beain Gipuzkoako Booktuberboom lehiaketako irabazleak, “Arotzaren eskuak” liburua gomendatuko digu.

Hau guztia, saioa osatzen duten Galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioekin batera, larunbatean, arratsaldeko 13:00etan, ETB1en.

Arte[faktua] 97: Agustin Arrieta, "Gogoeta-bide irekiak", Iñigo Martinez, Patri Urkizu
Ikusi elkarrizketaren aurrerapena hemen

Arte[faktua] 97: Agustin Arrieta, “Gogoeta-bide irekiak”, Iñigo Martinez, Patri Urkizu

Arte[faktua] literatur saioa ETBn