Arte[faktua] 96: Amaia Telleria, “Haize-lekuak”, Edurne Urrestarazu, Ander Barandiaran

Arte[faktua] 96: Amaia Telleria –

Amaia Telleria idazle eta irakasle idiazabaldarra izango da aste honetako Artefaktuan protagonista. Haize-lekuak izeneko bere lehen eleberria idatzi du Alberdania argitaletxearen eskutik eta, besteak beste, honetaz hitz egitera gonbidatu dugu saiora. 36ko gerran eta haren ondorioetan kokatu du istorioa, amonaren kontakizunak oinarritzat harturik. Horregatik, azken honen baserrian egingo dute hitzordua Yolanda Mendiolak eta Telleriak.

Edurne Urrestarazu antropologoa gehituko zaie solasaldira. Aspaldiko laguna izateaz gain, irakurle eta kritikari lanak egin eta eleberria aberasten lagundu omen dio Urrestarazuk, honen ikuspegi antropologikoari esker: beraien arbasoek erabiltzen zituzten zenbait hitz ezagutzen, adibidez.

Aste honetan, Apalat[egia] tartean, Idiazabalgo Gaztañaditxulo baserriko Ander Barandiaran gaztagileak bere liburu kutunen berri emango digu.

Bestalde, Matxalen Bezos Arketa irakurleak “Hatsaren poesia” olerki bilduma gomendatuko digu.

Horretaz gain, Arte[zaleak] atalean, literaturaren inguruko galdera sorta batekin ibiliko da Joseba Elorza Donostiako kaleetan barrena.

Hau guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 13:00etan, ETB1en.

Ikusi saioaren arrerapena hemen
Arte[faktua] 96: Amaia Telleria, “Haize-lekuak”, Edurne Urrestarazu, Ander Barandiaran
Artefaktua

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude