Artefaktua 95: Ruben Sanchez Bakaikoa, “Hondarrak”, Garazi Arrula, Yolanda Arrieta

Artefaktua 95: Ruben Sanchez Bakaikoa –

Ruben Sanchez Bakaikoa izango da aste honetako gonbidatu nagusia Artefaktuan. Uxuen, bere amonaren herrian elkartuko da Yolanda Mendiolarekin, Txalaparta argitaletxearekin plazaratutako eleberriaz solastatzeko: “Hondarrak”. Bertan, gatazka armatua eta memoria landu ditu, familia bereko hiru belaunaldiren bitartez.

Ruben Sanchezek gaztetan ikasi zuen euskaraz, eta ordutik hizkuntza lan tresna izan du irakaskuntzan. Musikaria ere bada, talde bateko kidea, hain zuzen. Gainera, bertsolaritzan eta herri mugimenduan murgilduta ibili izan da beti.

Garazi Arrula Txalapartako editorea batuko da Mendiola eta Sanchezen arteko solasaldira, bera izan baita Sanchezen azken lanaren argitaratzailea. Garazik, Rubenekin bizitako lan prozesuaz gain, bere lanbidearen egin beharrez hitz egingo digu, besteak beste.

Aste honetan, estreinakoz, Irakurketa[artea] izeneko atalean, Yolanda Arrieta idazle eta ipuin kontalariak, istorio bat kontatzerakoan kontuan hartu beharreko zenbait gako gomendatuko dizkigu.

Bestalde, Arte[saltzaileak] tartean, Iruñeko Karrikiri Elkartean izango gara eta Ondarruk, sortzaileetako batek, honen sorreraz, historiaz nahiz egungo jardueraz hitz egingo digu.

Horretaz gain, Oihan Aldatz Sakanako 2020ko Maria Markotegi Sarietako irabazleak, Mariasun Landaren “Azken balada” liburua gomendatuko digu.

Hau guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 13:00etan, ETB1en.

Artefaktua 95: Ruben Sanchez Bakaikoa, "Hondarrak", Garazi Arrula, Yolanda Arrieta
Artefaktua 95: Ruben Sanchez Bakaikoa, “Hondarrak”, Garazi Arrula, Yolanda Arrieta
Artefaktua

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude