Arte[faktua] 63: Joxemari Iturralde, Jamaikako neska, Felipe Uriarte, Itxaro Borda

Arte[faktua] 63: Joxemari Iturralde –

Joxemari Iturralde idazle tolosarra da aste honetako gonbidatu nagusia Arte[faktua] literatur saioan. Tolosan, bere sorterrian elkartu gara Pamiela argitaletxearekin plazaratutako eleberriaz hitz egiteko.

Xerezaderen mila gau eta bat gehiago bezala, Iturraldek ere mila ipuin eta bat gehiago idatzi nahi izan ditu Jamaikako neska honetan. Dafne, Iturralderen antzera, bidaiari nekaezina da, eta Jamaikatik Hego Amerikara eta Europara salto egiten du maiz. Pixkanaka, Euskal Herrira etorriko da, hemengoa baitu aita. Mila gorabeheraren berri emango dio irakurleari; horien artean, adinaren zehaztasunik eza, nahiz eta Iturraldek ematen dituen arrastoei esker irakurlea jabetu daitekeen zenbat urteren bueltan dabilen Zorregieta andereƱoa. Iturraldek irakurlearekin jolas egiten du, ez baitio atsedenik ematen narrazio batetik bestera: ipuin baten baitan hasten da bestea.

Felipe Uriarte mendizalea gonbidatu du saiora Iturraldek. Aspaldiko lagunak dira, mendian zein literaturan. Uriarteren mendiko motxilan ez da sekula libururik falta, eta Iturralderen azken honetako narratzailearekin oso identifikatua sentitu dela esan dio Arte[faktua]-ri.

Itxaro Borda idazle lapurtarra da aste honetako Artefaktu[egilea]. Baionara joan gara bere berri jasotzera.

Irakurlearen tartean, Tolosako Gorka Egiak Vandana Shiva idazlearen Ecofeminismo liburuaren aipamena egingo du.

Galdetegia-n, Garazi Kamio, Pako Aristi eta Tere Irastortza idazleek euren liburu kuttunen berri emango dute.

Aste honetako Booktuberren atalean, Ane Martinezek Hans Christian Andersen idazlearen Erregearen jantzi berria ipuina hautatu du bere bideorako.

Horrez guztiaz gain, asteroko nobedadeek, pitxiek eta Garoa, Karrikiri, Hitz eta Baionako Elkar liburu-denden gomendioek osatuko dute saioa.

Hori guztia, larunbatean, 15:00etan, ETB1en.

Arte[faktua] 63: Joxemari Iturralde, Jamaikako neska, Felipe Uriarte, Itxaro Borda
Ikusi saioaren aurrerapen bat hemen
Arte[faktua] 63: Joxemari Iturralde, Jamaikako neska, Felipe Uriarte, Itxaro Borda

Arte[faktua] literatur saioa ETBn