Arte[faktua] 6: Uxue Alberdi, “Jenisjoplin”, Harkaitz Cano eta “Estrategia del parásito”

Arte[faktua] 6: Uxue Alberdi, “Jenisjoplin”, Harkaitz Cano –

Uxue_Alberdi, idazle eta bertsolaria da aste honetako protagonista nagusia Artefaktua saioan.

Bere bizitoki den Getariako herrian  hartu gaitu  “JenisJoplin” bere azken eleberri arrakastatsuaren inguruan eta letren munduko ibilbideaz hitz egiteko. Elgoibartarrak Harkaitz Cano idazlea gonbidatu du herriko moilan egin den elkarrizketara.

“JenisJoplin” Uxue Alberdiren laugarren liburua da. Aurrez bi ipuin-liburu eta nobela bat ditu argitaratuak. Nagore Vargasen historia  kontatzen du azken nobelak eta horren harira, Euskal Herriaren azken hogeita hamar urteetako errepaso sozial eta politikoa egiten du.

Uxue Alberdi Kazetaritzan lizentziatua da. Hainbat  Bertso Paper Lehiaketa irabazi ditu eta bat-batekoan, 2009an, esaterako,  Txapelketa Nagusiko finalerdietara heldu zen.

Literatura tailerren irakasle, iritzi artikulugile, itzultzaile eta irakurle-taldeen gidari da besteak beste.

Programan, Inazio Mujikak, Yurre Ugartek eta Arantxa Iturbek gustukoen dituzten liburuen berri jakingo dugu eta era berean, irakurle zein liburu-denden gomendioak jasoko ditugu.

Carmen Fernández eta Yun Olazabal booktouberrek euren tartea izango dute Artefaktuan, Nobedadeek eta Pitxiek izango duten bezalaxe.

Hau guztia,  larunbatean, 15:00etan, ETB1en.

Ikusi Uxue Alberdirekin izandako solasaldiaren aurrerapena hemen:

Arte[faktua] 6: Uxue Alberdi, "Jenisjoplin", Harkaitz Cano eta "Estrategia del parásito"
Datorren larunbateko saioaren aurrerapena
Arte[faktua] 6: Uxue Alberdi, “Jenisjoplin”, Harkaitz Cano

Arte[faktua] literatur saioa ETBn