Arte[faktua] 56: Miren Agur Meabe ‘Hezurren erretura’, Ana Urkiza, Lander Garro

Arte[faktua] 56: Miren Agur Meabe ‘Hezurren erretura’, Ana Urkiza, Lander Garro –

Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra gonbidatu du Arte[faktua]k III. denboraldi honetako lehen saiora, Hezurren erretura (Susa) narrazio liburuaz hitz egiteko. Lekeition elkartu gara Meaberekin, Miramarreko ortuan, kontakizuna ireki eta ixten den lekuan. 21 narraziok osatzen dute liburua. Narratzailea emakumea da, berdina istorio guztietan, Bilbon bizi da, seme baten ama da, eta Lekeitioko etxe baten jabe.

Haurtzaroa, nerabezaroa eta oraina dira Hezurren erretura narrazio liburuaren osagaiak: oroitzapenak, familia giroa, jolasak, animaliak, maite-kontuak… Tarteka horiekin guztiekin erretura egin behar izaten da, eta horixe egin du egileak liburu honetan idazketaren bidez.

Ana Urkiza da Miren Agur Meaberen gonbidatua. Ondarrun sortua da; Informazio Zientzietan lizentziaduna eta enpresa-komunikazioan aditua da, idazlea eta itzultzailea.

Berrikuntza dakargu hirugarren denboraldi honetara, Artefaktu [egileak] izenekoa, eta hamabostean behin emango dugu. Horretarako, idazleengana hurbildu gara test moduko galdetegi jostari bat egitera. Lander Garro idazle errenteriarra izango da denboraldi honetako lehen Artefaktu[egilea].

Irakurlearen atalean, Lekeitioko liburutegiko liburuzain izandako Marcel López Cuestak García Marquezen 100 años de soledad liburuaren gomendioa egingo du.

Galdetegian, euren liburu kuttunen berri emango dute Aritz Galarraga, Miren Amuriza eta Asel Luzarraga idazleek.

Antton Telleria kazetariak Harkaitz Canoren Beti oporretan liburuaren berri emango du Booktuberren atalean.

Horrez guztiaz gain, asteroko nobedadeek, pitxiek eta Garoa, Karrikiri, Hitz eta Baionako Elkar liburu-denden gomendioek osatuko dute saioa.

Hori guztia, larunbatean, 15:00etan, ETB1en:

Arte[faktua] 56: Miren Agur Meabe ‘Hezurren erretura’, Ana Urkiza, Lander Garro -

Arte[faktua] 56: Miren Agur Meabe ‘Hezurren erretura’, Ana Urkiza, Lander Garro –
Artefaktua

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude