Arte[faktua] 54: Miren Amuriza ‘Basa’, Marta Agirrezabala, Maddalen Arzallus

Arte[faktua] 54: Miren Amuriza –

MIREN AMURIZA idazlea da aste honetako gonbidatu nagusia Arte[faktua]n. Berrizko Aiarbi abeletxean elkartu gara berarekin, idatzi berri duen Basa bere lehen nobelaz hitz egiteko. Liburuak Sabina du protagonista, adineko emakume bat; alargundu ondoren, bera egin zen baserriaren kargu, eta Henry koinatu elbarria zaintzen du. Berak, ordea, ez du zaintzarik onartzen.

Lehen nobela du hau, baina ez da argitaratu duen lehen liburua. Haur literaturan dozena bat lan badauzka plazaratuak; tartean, Pupu eta Lore, eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pertsonaienak. Berria egunkarian eta 7K aldizkarian zutabegile izan da, eta musika taldeentzako hitzak idatzi ditu. Euskal Filologian lizentziaduna da, baita bertsolaria eta bertso irakaslea ere.

MARTA AGIRREZABALA da Miren Amurizaren gonbidatua. Marta Bedaion sortua da; Biologia ikasketak egin zituen, Leioan; Lanku enpresan Koordinazio eta Marketin arduraduna da 2011tik, eta, lehenagotik, EHNE sindikatuan 11 urtez egin zuen lan. Mirenen aspaldiko laguna eta bertsozalea da.

Irakurlearen atalean, Iruñeko BEGOÑA MORENOk Uxue Alberdiren Kontrako Eztarritik emakume bertsolarien inguruko liburuaren gomendioa egingo du.

Galdetegian, euren liburu kuttunen berri emango dute ANGEL ERRO, UXUE APAOLAZA ETA MIEL A. ELUSTONDO idazleek.

MADDALEN ARZALLUS kazetari eta bertsolariak bere liburu kuttunen berri emango du aste honetako “Apalategia”-n.

FERNANDO MORILLO idazleak Victor Morenoren Leer con los cinco sentidos liburuaren berri emango du Booktuberren atalean.

Horrez guztiaz gain, asteroko nobedadeek, pitxiek eta Garoa, Karrikiri, Hitz eta Baionako Elkar liburu-denden gomendioek osatuko dute saioa.

Hori guztia, larunbatean, 15:00etan, ETB1en

Arte[faktua] 54: Miren Amuriza

Arte[faktua] 54: Miren Amuriza

Arte[faktua] literatur saioa ETBn