Arte[faktua] 34: Juanjo Olasagarre ‘Ia hemen’, Ibon Egaña, Maite (La Taller)

Arte[faktua] 34: Juanjo Olasagarre ‘Ia hemen’, Ibon Egaña, Maite (La Taller) –

JUANJO OLASAGARRE poeta, azkeneko Xabier Lete Poesia Saria jasotakoa da aste honetako gonbidatu nagusia Arte[faktua]n. Saritutako lana “Ia hemen” da eta bertan benekotasunetik idatzitako ia 50 bat poema biltzen ditu. Arte[faktua] Bilbon, bere bizilekuan, elkartu da berarekin, saritutako lanaz eta bere ibilbide pertsonal eta literarioaz hitz egiteko.

Olasagarre arbizuarra da eta Psikologia ikasi zuen Donostian, euskarazko lehen promozioan. Lizentziatu ondoren, irakaskuntzan egin du lan, Hizkuntza eta Literatura alorretan. 80ko hamarkadan, euskara irakasle izan zen hainbat euskaltegitan. Artikulugile oparoa, Egin, Egunkaria, Berria eta Deian argitaratu ditu bere idatziak eta egun ETBko Egun on Euskadi informazio saioan parte hartzen du.

Bere gonbidatua, IBON EGAÑA, literatur kritikari eta aditu urnietarra da. Euskal Filologian lizentziaduna, Donostiako Magisteritza Eskolako irakaslea da. 2015ean, Arte eta Gizarte Zientzietan euskarazko tesi onenaren saria jaso zuen. Lan horretan, azken 30 urteetako 2.300 literatur kritika aztertu zituen eta “Izen gabe denaz” liburuan jaso zituen.

MAITE MARTÍNEZ DE ARENAZA (LA TALLER) artista bilbotarrak bere “apalategi”ko liburu kuttunak zeintzuk diren azalduko digu.

Zangozako Paula Ayesa, Ainara Lahera, Iraia Sola gazteek “Nur” abentura liburuaren inguruko booktuberra egin dute eta Galdetegian ENEKO BIDEGAIN, PAKO SUDUPE eta ELIXABETE GARMENDIA idazleek euren liburu kuttunez hitz egingo dute.

Irakurlearen tartean Lekeitioko FABIOLA MOLINUEVOk, “Nora ez dakizun hori”, Irati Jimenezen liburuaren gomendioa egingo du.

Asteroko nobedadeek, pitxiek eta abarrek osatuko dute saioa.

Hau guztia, larunbatean, 15:00etan, ETB1en.

Arte[faktua] 34: Juanjo Olasagarre 'Ia hemen'

Arte[faktua] 34: Juanjo Olasagarre  ‘Ia hemen’, Ibon Egaña, Maite (La Taller)
euskal kultura, euskal literatura, Ibon Egaña, Juanjo Olasagarre, Kultura, literatura, maite la taller
Artefaktua

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude